Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2022ko irailaren 7ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko irailaren 7ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/09/07
Foto Diputatuen kontseiluak...

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gizarte Politiketako Departamentuko eta Kabia eta Uliazpi Fundazioa Organismo Autonomoetako egoitza zentroetarako oheak eta osagarriak hornitzeko esparru akordioa gauzatzeari buruzkoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzen zaintza zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez lan arriskuen prebentzio zerbitzua eta autobabeseko planak prestatu eta mantentzekoa kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Obra hauek esleitzeko prozedura hutsik deklaratzea eta proiektu eguneratua eta kontratazio espediente berria onestea: Ezkioko (Ezkio-Itsaso) saneamendu proiektuaren obrak.
  • Baimena ematea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/ Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoari, dirulaguntza zuzen bat emateko Gipuzkoa Basket Club-ari, klima aldaketaren aurkako borrokaren arloko sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpaina bat egiteko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: "elkar-EKIN Lanean", enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko programakoak.
  • Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko dirulaguntza programako 2022ko deialdian.
  • Diruzko ekarpena egitea BIC Gipuzkoa Berrilan SAri: galerak konpentsatzeko bazkideen ekarpen gisa eta sozietatearen finantza egitura indartzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Zarautz-Azpeitia (Urola-Kosta) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-dokumentua idazteko laguntza teknikoko zerbitzua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Beasain-Zumarraga (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-dokumentua idazteko laguntza teknikoko zerbitzua.
  • Errenterian kokatutako familia bakarreko etxea (Mendixka) Gizarte Politiketako Departamentutik desatxikitzea, jabari publikotik desafektatzea, besterengarritzat jotzea eta besterentzea onestea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arau proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan oinarrizko ikerketarako mezenasgoaren aldeko pizgarri fiskalak arautzen dituena.
  • Foru Arau proiektua, zerga iruzurra prebenitzeko eta haren aurka egiteko neurriak onesten dituena.
  • 2023-2025 urte anitzeko aurrekontu eszenatokia. Berri ematea.
  • Ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa: Alegia, Astigarraga, Bergara, Donostia, Errenteria, Errezil eta  Urretxu.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta proiektu hau onestea: 38+370 KP-an azpiko pasabidea birgaitu eta zabaltzeko, eta, 38+600 KP-tik 38+300 KP-raino, Bilbo-Behobia noranzkoan, errei gehigarri bat egiteko proiektua.
  • Akatsak zuzentzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepide eta bizikleta bideetako instalazio elektrikoen eta ekipamendu adimendunaren mantentze-lan sistematikoak egiteko zerbitzuen kontratazioa arautzen duen Administrazio Klausula Partikularren Agirian eta eskaintzak aurkezteko epea luzatzea.
  • Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta prezioen salbuespeneko berrikuspena onestea Belabietako tunelaren (A-15) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren  1. Separata berrikusteko proiektuaren kontratuan.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Asociación Socio - Cultural y de Cooperación al Desarrollo Ucrania - Euskadi elkarteari, Ukrania-Euskadi Udara Bakean izeneko udalekuak finantzatzeko.
  

79