Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2022ko urriaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko urriaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/10/18
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Euskal Herriko Unibertsitateari: Adimen Artifizialeko Graduarentzat datuak prozesatzeko zentroan beharrezkoak izango dituen inbertsioak finantzatzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: elikagaien hornidurari buruzko esparru akordioa burutzekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez arratoiak eta intsektuak hiltzeko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea GI-131 errepidearen saihesbidea Donostiatik Hernanira eraikitzeko proiektu aldatuaren 13A eta 14 partzelen soberan geratutako lursailak. Martutene-Hernani tartea.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Loiolako Santutegiaren ezkerreko aldean dagoen oroigarri-etxolaren erabilera pribatiborako administrazio emakida ematekoa, etxola salmenta-toki gisa erabiltzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arau proiektua, 2023. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituena.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 kp-en artean aurrea hartzeko zati bat eraikitzeko 1. proiektu aldatua (1-EM-13/2020-M1).
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 kp-en artean aurrea hartzeko zati bat eraikitzeko 1. Proiektu aldatua (1-EM-13/2020-M1).
  • Proiektu hau aldatzeko baimen eskatzea: GI-20 Donostiako saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusia (2-NC-106/2018-RP).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Ikigaia, SL erakundearekin sinatu beharreko kontratu-programa hau onestea: desgaitasunaren eta mendekotasunaren balorazioak egiteko beharrezkoak diren irizpen mediku eta psikologikoak egiteko zerbitzua emateko.
  

1062