Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2022ko urriaren 4ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko urriaren 4ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/10/04
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • 15/2022 Foru Dekretua, urriaren 4koa, Emakumeen. eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren titularraren kargu-uztea xedatzekoa.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Handitzea, plaza bat gehiagorekin, arkitekto teknikoen lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuko plaza kopurua.
  • Handitzea, plaza bat gehiagorekin, nekazaritzako erdi mailako teknikarien lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuko plaza kopurua.
  • IZFE, SAri baimena ematea hiru teknikari kontratatzeko, mugagabeko kontratuen bidez.
  • IZFE, SAri baimena ematea dagokion hautaketa-prozesua burutzeko langileen kontratazioa egiteko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Merkataritza Federazioari: ekonomia zirkularraren eta Garapen Jasangarriko Helburuen autodiagnostikorako tresna (Dendatu) Gipuzkoako saltoki guztietara zabaltzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa SA sozietatearen aldetik Tabakalera Eraikineko beheko solairuan dagoen espazio baten erabileraren doako lagapena, Ikus-entzunezkoen Prestakuntzako Zentroa-Zine Eskola gisa erabiltzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko bokala izendatzea.
  • 2022ko auditoretzen urteko plana.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren transferentzia Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren transferentzia Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Oiartzungo GI-3632 errepideko 0´590 eta 0'675 kp-en artean oin-horma eraikitzea eta 0'675 eta 0'720 kp-en artean oin-horma egonkortzea. Aurrekontu eguneratua (5-ME-58/2021).
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lehentasunezko eta Oinarrizko Sareetako errepideak eta Bizikleta Bideak artatzeko eta ustiatzeko hainbat jarduketa egiteko zerbitzuena (4-O-10-2022). Tramitazio aurreratua.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan berrikuntza sozialeko proiektuetakoak.
  • Desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala emateko hainbat erakunde laguntzailerekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen eta kontratu-programen tarifa berriak onestea.
  • Desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala emateko hainbat erakunde laguntzailerekin sinatutako kontratuen prezio berriak onestea.
  • Aldatzea "Atzegi" Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkartearekin sinatutako kontratu-programa: III. eranskina (erregimen ekonomikoa).
  • Aldatzea Aspace Gipuzkoa asociación guipuzcoana de ayuda a la parálisis cerebral y alteraciones afines entitatearekin sinatutako kontratu-programa: II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
  • Aldatzea Gureak Lanean, SArekin sinatutako lankidetza hitzarmena, hainbat desgaitasun dituzten pertsonek gizarte bizitzan aktiboki parte hartzea sustatzen duten programak garatzeko: III. eranskina (erregimen ekonomikoa).
  

554