Diputatuen kontseiluak 2023ko abenduaren 12ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko abenduaren 12ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/12/12
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Batzen Kultur Elkarteari Ateak Ireki 2023 egitasmoa finantzatzeko.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Onestea hainbat erakundekin sinatu beharreko elkartze-akordioa, EAPA_0035/2022-Bluepoint proiektua gauzatzeko, Interreg Atlantic Area 2021-2027 programaren esparruan.
ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- 55/2023 Foru Dekretua, abenduaren 12koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onesten dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
- Onestea mendekotasunagatiko prestazio ekonomikoen hileko gutxieneko zenbatekoak.
- Kontratu hau aldatzea: haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoerak baloratzeko proposamenetarako eta desanparo-arrisku larriko kasuak koordinatzeko laguntza teknikoko zerbitzua.
- Baimena ematea Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateekin Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko formalizatutako hitzarmenak luzatzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzako plaza gehigarriak eskuratzeko hautaketa prozesuen eskaintza, oinarriak eta deialdia onestea.
- Administrarien ehun plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia.
- Bidezain-makinista gidarien hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia.
- Letraduen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia.
- Administrazio kudeaketako erdi mailako teknikarien zortzi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia.
- Epaiketa arrunteko demanda zibila aurkeztea atzera eskuratzeko egintza egikaritzeko, landa lur bati dagokionez.
- Aurkeztea gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzearen inguruko betebeharren 2022. urteko betetze mailari buruzko txostena.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Itzultzea GI-632 errepidearen Urretxu-Legazpiko lotunetik Bergararainoko saihesbidea (AP-1 autobideko lotura) egiteko proiektuaren 2. separatako (zatia: Antzuolako lotune erdia - Bergarako lotunea) lanak egiteko 035 COMPL1. zenbakiko finkaren lur-zati bat eta GI-632 errepidearen Antzuola-Bergara zatiko saihesbideko lanak bukatzeko proiektuko 19. zenbakiko finkaren beste lur-zati bat.
- Onestea Naturklima eraikinaren ekialdeko bolumenaren lehen solairua eta eraikinaren sotoan dauden bost aparkalekuren doako erabilera-lagapena Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioari.
- Onestea Azkoitiko Kale Nagusiko 41. zenbakiko 1. solairuan dagoen higiezinaren doako erabilera-lagapena, Azkoitiko Udalaren alde kirol eta kultura helburuetarako erabili dezan.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kutxabank entitatearekin kreditu lerro berrituaren berri ematea.
- 56/2023 Foru Dekretua, abenduaren 12koa, zenbait zerga erregelamendu aldatzen dituena.
- Kontratazio espediente hau onestea: Ogasun eta Finantza Departamentuaren egoitza nagusiko eta bulegoetako klimatizazio eta airea berritzeko instalazioen mantentze lanak egiteko. Aldez aurreko tramitazioa.
- Ordainketa kredituen gaikuntza Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Hondarribiko GI-636 errepideko 8,460 eta 8,550 KPen artean dagoen betelanen lerradura egonkortzeko (5-ME-26/2023 gakoa).
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Hondarribiko GI-636 errepideko 8,460 eta 8,550 KPen artean dagoen betelanen lerradura egonkortzeko proiektukoak (5-ME-26/2023 gakoa). Aldez aurreko tramitazioa.
- Proiektu hau onestea: Itziar-Deba enpresa-parkerako sarbidea hobetzeko Kanalako bihurgunea aldatzeko, GI-3210 errepideko 0,200 KPan (1-EM-19/2023 gakoa).
- Onestea zerbitzu kontratu honen luzapena: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sarean egin beharreko konponketa eta birgaitze lanetan materialen eta obren kalitatearen kontrola (gakoa: 2-O-8/2021). Aldez aurreko tramitazioa.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko. Aldez aurreko tramitazioa.
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Urnietako Udalaren alde Sarobe arte eszenikoen gunearen funtzionamendu gastuak finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Bergarako San Pedro parrokiari, parrokiko organoa zaharberritzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Telmo Deun Arraun Elkarteari, emakumezko taldearentzat traineru berri bat erosteko.
508