Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko azaroaren 28ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko azaroaren 28ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/11/28
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Ematea «Gipuzkoako Urrezko Domina» Andres Arizkorreta Garcia jaunari.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Uraren Euskal Agentziarekin eta Andoaingo Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Andoainen Ziako errekastoaren saneamendu-proiektuaren obrak egiteko.
  • Aldatzea Eibarko Udalarekin sinatutako hitzarmena, komun autogarbigarria instalatzeko proiektua gauzatu eta finantzatzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda aldatzea.
  • 2023ko enplegu publikoko eskaintza onestea.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Atzera egitea Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekiko konexioetan bidaiarien garraio erregular eta iraunkorreko zerbitzu publikoaren emakidaren kontratazio-prozeduran.
  • Onestea Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekiko loturetan bidaiarien errepideko erabilera orokorreko hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularra emateko emakidaren proiektu aldatua.
  • Azkoitiko Udalak adinekoentzako eguneko zentro bat ezartzeko bi lokalen titulartasuna doan lagatzea onestea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 14/2023 Foru Dekretu Arauemailea, azaroaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea aldatzekoa.
  • Adostasuna ematea "Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea SA" sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
  • Konpromiso kredituen sorrera Jasangarritasun Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, suteak itzaltzeko helikoptero baten erabilera elkarrekin finantzatzeko.
  

203