Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 20ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 20ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/06/20
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ogasuneko erdi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Euskararen sustapeneko erdi mailako hiru teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Zazpi erdi mailako teknikari informatiko karrerako funtzionario izendatzea.
  • Bi lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Hamalau kudeaketa ekonomikoko erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Hiru erizain praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Hamaika goi mailako teknikari ekonomialari praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Bost kiroletako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan hildako animalien gorpuak eta hondarrak jasotzea eta horiek tratatzeko eta kudeatzeko baimendutako planta batera garraiatzeko zerbitzua.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea
  • Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepideetako neguko bidezaintzarako urgarrien hornidura.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación de Esclerosis Múltiple de Gipuzkoa "ADEMGI" entitateari erakundearekin sinatutako hitzarmenean zerbitzu berriak sartzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Teléfono de la Esperanza de Gipuzkoa/Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa entitateari erakundearekin sinatutako hitzarmenean zerbitzu berriak sartzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación Intercultural Kolore Guztiak entitateari erakundearekin sinatutako hitzarmenean zerbitzu berriak sartzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Osasuna Bultzatzeko Elkartea-Bizikletaz Adinik Ez erakundeari, trizikloetan paseoak emateko programarako.
  • Aldatzea Zabalduz Koop. Elkartearekin sinatutako kontratu-programa bazterkeria eta marjinazio egoeran dauden pertsonei arreta zerbitzuak emateko: I. (zentroak, zerbitzuak eta kokapena) II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak.
  • Aldatzea Emaús Fundación Social entitatearekin sinatutako kontratu-programa bazterkeria eta marjinazio egoeran dauden pertsonei arreta zerbitzuak emateko: II. (langileen zerrenda) III. (araubide ekonomikoa) eta V. (zerbitzuak zehaztea) eranskinak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko Lankidetza Hitzarmena onestea: Donejakue Bideari atxikitako "Iriarte Erdiko Etxea" kultura interesako ondasuna mantentzeko  eta erabilera turistikorako birgaitzeko Proiektu Jasangarria gauzatzeko.
  • Espainiako eskubaloi Federazioarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea: 2024ko Erreginaren Kopa eta emakumezkoen minikoparen azken fasea antolatzeko.
  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Oñatin kokatutako Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, eraginkortasun energetikoa hobetzeko instalazioen eraberritzeko obrak.
  

710