Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko irailaren 20ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko irailaren 20ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/09/20
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin lankidetza hitzarmena onestea Gipuzkoako bide berdeen proiektua egiteko: Plazaola-Leizaran bide berdea; Vasco-Navarro bide berdea; Urolako bide berdea.

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 49/2023 Foru Dekretua, irailaren 20koa, 2030 Agendako, Berrikuntzako eta Ebaluazioko zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • 50/2023 Foru Dekretua, irailaren 20koa, Erakunde Publikoen zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 51/2023 Foru Dekretua, irailaren 20koa, Erakunde Publikoen zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • Onestea Gipuzkoako Boluntariotzaren Saria emateko oinarri arautzaileak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako zainketen eta gizarte-zerbitzuen eremuko erakundeentzako aparteko laguntzak emateko, Errusiak Ukrainaren aurkako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzako neurriei buruzko Estatuko denbora-esparruaren barruan.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arau Proiektua, zeinaren bidez aldatzen baitira martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorra, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa, Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko (zuzentarau horrek 2011/16/EB Zuzentaraua aldatzen du, fiskalitatearen arloko lankidetza administratiboari buruzkoa), bai eta beste zerga arau batzuk ere.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Kreditu gehigarriak onestea Ogasun eta Finantza Departamentuan (Urumea ibaiaren ibilguaren gainean eta Loiolako bidezubietako 3. pilarearen gainean dauden zur erdiko euskarri eremuetan eskoratzeko lanak).

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimentzea, Urumea ibaiaren ibilguaren gainean eta Loiolako zubibideetako 3. pilarearen gainean dauden zur erdiko euskarri-eremuetan eskoratzeko lanak finantzatzeko.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Proiektu hau onestea: Hondarribiko Jaitzubiako padurak partzialki berreskuratzeko (Beko Errotaren ingurua).

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Beasaingo parrokiari, bere erretaula zaharberritzeko bigarren fasea burutzeko.
  

636