Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko maiatzaren 16ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko maiatzaren 16ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/05/16
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Donostiako Udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea: suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak DMR (Digital Mobile Radio) estandarreko komunikazio-sare digitalean integratuta eta operatiboki komunikatuta egon daitezen.
  • Kontratazio espediente hau onestea: catering zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Lau basoetako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Zortzi herrilanetako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Hamabi nekazaritzako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Hamaika arkitekto tekniko praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Ogasuneko erdi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Obra eta proiektuetako teknikari laguntzaile bat karrerako funtzionario izendatzea.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Amezketako Udalarekin eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu beharrekoa, Amezketako saneamenduaren (Amezketa-Ugarte tartea) eta Amezketatik Ugarterako oinezkoen bizikleta bidearen proiektu eguneratuaren obrak finantzatu eta gauzatzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Zerbitzu kontratu hau aldatzea: "MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroaren gauzatze proiektua Eskuzaitzetan" Proiektuaren obra-zuzendaritza, obra-proiektua aldatua idazteko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Deskontatzea 2021eko funtsen aplikazioa zuritu ez duten udalei Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren 2023ko 2. epeko ordainketan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Lasarten N-I errepideko 451,820 eta 452,275 KPen artean euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko proiektuko obrak gauzatzeko kontratuan prezioen salbuespeneko berrikuspena onesteko 2023ko otsailaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Hondarribiko GI-636 errepideko 8,460 eta 8,550 KPen artean dagoen betelanaren lerradura behin-behinean babesteko obrak.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoak. (IV. Lerroa: ekipamendua erosteko).

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean AFEDEGI Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteari Gipuzkoako kirol federazioei laguntza emateko.
  

1630