Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko otsailaren 14ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko otsailaren 14ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/02/14
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako udalei eta tokiko erakunde txikiei herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak emateko programakoak.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko erdi mailako teknikari zaharberritzaileen bi plaza betetzeko eta hautaketa prozesuaren oinarriak eta deialdia onesteko 2022ko uztailaren 5eko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • IZFE SAk bete beharreko II. kapituluko "orokorra" atalari dagokion urteko mandatua onestea. Bertan, honako zerbitzu komun hauek eskainiko dira departamentu guztientzat: azpiegitura informatikoko, teknologikoko eta telekomunikazioetako zerbitzuak; laguntza teknikoko eta mantentze-lanetako zerbitzuak, eta ustiapen zerbitzuak.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 5.000 biztanletik beherako udalerrietan tokiko energia-komunitateen bidez partekatutako autokontsumo-erregimeneko udal-estalkietako eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzeko gauzazko dirulaguntzak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitateak sortzea eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan autokontsumo kolektiboko erregimenean inbertitzea sustatzekoak.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzekoak.
  • Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoan gastronomiaren sektorea bultzatzeko Sukalberri laguntza-programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Internazionalizazio programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kreditu gerakinak txertatzea 2023ko aurrekontuan.
  • Kreditu gehigarriak onestea hainbat Departamentuetan.
  • Konpromiso kreditua sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau  eta dagokion kontratazio espedientea onestea: GI-40 errepideko (0,000 eta 2,023 KP-en artean) zoruaren egitura birgaitzekoa.
  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: N-I errepideko 448,100 - 450,670 eta 450,850 - 451,700 KP-en arteko bi zatiren bidezoruaren egitura birgaitzeko proiektua, Gasteiz-Irun noranzkoan.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kanarietako Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, bakarrik dauden haur eta nerabe migratzaileak lekualdatzeko.
  • Zerbitzu honen kontratazio espedientea onestea: Donostiako Txara 1 zentroan mendetasun eta desgaitasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko etxebizitza lagunduetako (EBU) zerbitzua.
  • Obra kontratu hau suntsiaraztea: Donostiako Zarategi pasealekuan dauden harrera etxebizitzak eraberritzeko proiektuarena.
  • Obra honen kontratazio espedientea onestea: Donostiako Zarategi pasealekuan dauden harrera etxebizitzak eraberritzeko sinatutako proiektuarena.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: desgaitasuna edo/eta adimen nahasmendu larria duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2023an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: gizarte bazterkerian dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2023an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: babesgabetasun egoeran dauden adingabekoei zerbitzuak eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2023an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
  • Hainbat erakunderekin sinatu beharreko kontratu-programa eta hitzarmen ereduak, eta modulu ekonomikoak onestea.
  • Gipuzkoako Autismo Elkartearekin (GAUTENA) sinatutako kontratu-programa suntsiaraztea eta sinatu beharreko kontratu-programa berria onestea autismoaren espektroa nahasita duten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko.
  • Donostiako Fundación Goyeneche entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa berri bat onestea: desgaitasun egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
  

970