Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 3ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 3ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/10/03
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Kontratazio espediente hau onestea: bitarteko eta komunikazio euskarri desberdinetan informazio, publizitate, komunikazio eta gizarteratze elementuen planifikazioa eta erosketa zerbitzuak.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: foru eraikinetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko.

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Eibarko Egogain zentroko bosgarren solairuko mendebaldeko hegalean modulu bat egokitzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • 52/2023 Foru Dekretua, urriaren 3koa, Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia izendatzekoa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Zarauzko Udalak egindako bi lokal eta bi etxebizitzen erabileraren doako lagapena, bazterketa egoera dauden pertsonei arreta eta gizarteratzeko zerbitzuak emateko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
  • Kreditu gehigarriak onestea Ogasun eta Finantza Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • 2023ko uztailaren 26ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Oindolar eta Gorosmendi tunelen estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. separataren aldaketa. Aurrekontu eguneratua. 2. sortako proiektua aldatzeari hasiera eman ziona eta obren behin-behineko jarraipena onetsi zuena.
  

1037