Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko urtarrilaren 31ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko urtarrilaren 31ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/01/31
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023 urterako kontratazio publikoaren Plana onestea.
  • Onestea hainbat lanposturen behin betiko balorazioaren esleipena.
  • Onestea berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa.
  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: Ogasuneko goi mailako teknikari lanpostuaren (Aurrekontu Zerbitzuari atxikia) balorazioa berrikusteko eskaera ebatzi zuen 2022ko ekainaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: Eskualdaketen eta Joko Tributuaren atalburu lanpostuaren balorazioa berrikusteko eskaera ebatzi zuen 2022ko ekainaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusiko Ogasuneko erdi mailako teknikari lanpostuaren balorazioa berrikusteko eskaera ebatzi zuen 2022ko ekainaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: Ogasuneko erdi mailako teknikari lanpostuaren (lehen oinordetza/eskualdaketetako erdi mailako teknikari) balorazioa berrikusteko eskaera ebatzi zuen 2022ko ekainaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: Ogasuneko goi mailako teknikari lanpostuaren (Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuari atxikia) balorazioa berrikusteko eskaera ebatzi zuen 2022ko ekainaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: Ogasuneko goi mailako teknikari lanpostuaren (Finantza Zerbitzuari atxikia) balorazioa berrikusteko eskaera ebatzi zuen 2022ko ekainaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko bokal lanpostuaren balorazioa berrikusteko eskaera ebatzi zuen 2022ko ekainaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko hautazko errekurtso hau ebaztea: Ogasuneko goi mailako teknikari lanpostuaren (Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa) balorazioa berrikusteko eskaera ebatzi zuen 2022ko ekainaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: udalei, toki entitate txikiei, mankomunitateei eta udal eta eskualde merkataritza-sozietateei zuzendutakoak, energia berriztagarrien erabilera zein aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen transferentzia Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena zabaltzea: GI-20 Donostiako sahiesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusia.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: Harrera familien informazio, erakarpen, hautaketa eta prestakuntzako proposamenak egiteko laguntza teknikoa emateko, eta babes gabezia egoeran dauden adingabeen familia harreren jarraipen teknikoa egiteko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Baimena ematea Kirolgi Fundazioari  Gipuzkoako kirolariei dirulaguntzak emateko; eta onestea laguntza horiei dagozkien oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak.
  • Dirulaguntza hauen 2023-2024 deialdia onestea: Gipuzkoako lurralde eremuko museo zentroei zuzendutakoak.
  

1016