Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko uztailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko uztailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/07/18
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 24/2023 Foru Dekretua, Arreta Goiztiarreko Zerbitzu Publikoaren prestazioa arautzen duena.
  • Zerbitzuaren kontratazio espediente hau onestea: Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuari laguntza teknikoa emateko Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Behatokia kudeatzeko.
  • Zerbitzu kontratu hau aldatzea: desgaitasun balorazioak egiteko eta mendetasun balorazioa eskatzen duten pertsonei buruzko informazioa lortzeko behar diren irizpen mediko eta psikologikoak egiteko laguntza teknikoa.
  • AGIFES, Alkarturik Gipuzkoako famili eta buru osasun arazoak dituzten pertsonak entitatearekin sinatutako kontratu-programa suntsiaraztea eta kontratu-programa berria onestea, adimeneko gaixotasun kronikoak eraginda eragozpen handiak dituzten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko. 
  • José Matía Calvo Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa suntsiaraztea eta kontratu-programa berria onestea, mendekotasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak emateko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 25/2023 Foru Dekretua Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 26/2023 Foru Dekretua Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusia izendatzekoa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekin dituen loturetan erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularraren emakida proiektua onesteko 2023ko martxoaren 21ean hartutako erabakiaren aurka jarritakoa.
  • 27/2023 Foru Dekretua, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 28/2023 Foru Dekretua, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusia izendatzekoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta  konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Formalizatu den finantzaketa eragiketa baten berri ematea.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • 29/2023 Foru Dekretua, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 30/2023 Foru Dekretua Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia izendatzekoa.
  

1362