Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 16ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 16ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/04/16
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura ematekoak.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: udalei zuzendutakoak, bizikleta-bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletetarako azpiegiturak erosi eta instalatzeko.
- Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Proiektu hau onestea: Legorretan Oria ibaian 1. paper-fabrika presa txikia (2. fasea) eraisteko.
- Kontratazio espediente hau onestea: epidemiologian espezializatutako zerbitzuak Gipuzkoako ingurumen-konplexuaren 2024-2026 funtzionamendu-aldian.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: administrarien ehun plaza oposizio-lehiaketa bidez hornitzeko hautaketa-prozesuaren deialdia onetsi zuen Diputatuen Kontseiluaren 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordearen otsailaren 26ko R16/2024 Ebazpenaren aurka.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Digitala programakoak.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Bergarako Mizpirualde Egoitzaren alde emandako legatua.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituen transferentziak egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen sorrerak Jasangarritasun Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Errepideen Zuzendaritza Nagusiaren obra eta zerbitzu kontratuetako lan arriskuen prebentzioaren eta ingurumen klausulen jarraipena egiteko eta kontrolatzeko zerbitzuak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kirol arloko dirulaguntzen oinarri arautzaile orokorrak, espezifikoak eta 2024ko deialdia onestea.
2047