Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/04/23
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Intxorta 1937 Kultur Elkarteari «Orratz-begia.1936ko kolpe militarraren aurkako Erresistentzian zehar ebakuatutako euskal haurren ondarea» proiektua finantzatzeko.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Legorretan, Oria ibaiko papelera Etxezarreta 1 presa txikia eraisteko (2. fasea) Proiektuaren obrak.
  • Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta proiektu hau onestea: Garingo saneamenduaren Proiektu eguneratua (Beasain).
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Itsas Gela elkarteari 2024an itsasoko zaborra prebenitzeko eta murrizteko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren gastuak finantzatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Irungo Arbes auzoan gizarte-zerbitzuen zentroa gauzatzeko obrari dagokion Oinarrizko Proiektua, proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eta zentroa eraiki, hornitu eta ustiatzeko obren emakida kontratatzeko espedientearen esparruan.
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako zerbitzuko aplikazioen mantenua eta funtzionaltasun berrien garapena".

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024 urterako Kontratazio Publikoaren Plana onestea.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako herritar erakundeei zuzendutakoak, herritarren partaidetza sustatzeko.
  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako udalei eta tokiko erakunde txikiei herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak emateko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Gastronomia Digitalaren Estrategia garatzeko lankidetza-proiektuei laguntzeko programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak aldatzea eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko dirulaguntza programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programakoak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea GI-41 Urumeako autobiari dagokion bide-jabari publikoko lurzati baten erabilera ADIF Trenbide Azpiegituren Administratzailea enpresa-erakunde publikoaren alde doan lagatzea irisgarritasunera egokitutako tren-geraleku berria egiteko.
  • Errentan hartzea Donostian kokatutako hiru etxebizitza Oinarrian Habitat programa garatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituaren sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituaren sorrerak Gobernantza Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gobernantza Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren sorrerak Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Gipuzkoako Lurralde Historikoan baso-suteen zaintza eta itzaltze zerbitzuak kontratatzeko espedientea.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzekoak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Koldo Mitxelena Kulturunea eraikinaren eraberritze partziala.
  • Agustin Ugarte sariaren oinarri arautzaileak onestea.
  

1058