Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 5eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 5eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/11/05
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Ematea "Gipuzkoako Urrezko Domina" Marisa Arriola Nieto andreari.
  • Onestea 2024-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei elkartegintza sustatzeko eta emakumeen partaidetza soziala bultzatzeko. Aldez aurreko tramitazioa.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza gehigarri bat ematea zuzenean Urretxuko Udalaren alde, Pasionistak eraikinean aniztasun funtzionaleko zentro bat eta etxebizitza babestuak eraiki ahal izateko, berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Basoetako erdi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Arkitekto tekniko bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Ingurumeneko goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Fábrica Nacional de Moneda y Timbre-Real Casa de la Moneda enpresa-erakunde publikoak bete beharreko ondorengo mandatua onestea: takografo digitaleko txartelak, gidarien kualifikazio-txartelak (CAP) eta hirugarren herrialdeetako gidarien eta garraiorako gaitasun profesionala egiaztatzeko ziurtagirietarako paper tinbreduna fabrikatzeko eta entregatzeko.
  • Baliozkotzea urriaren 9ko 255/2024 Foru Agindua. Horren arabera dirulaguntza bat zuzenean ematen zaio Hauser and Wirth San Sebastian S.L. entitateari 2024an Eduardo Chillida eskultorearen mendeurrenaren ospakizuna finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa behar diren izapide eta eskaera guztiak egin ditzan konpromiso-kontratuaren 2.9.1 estipulazioan aipatzen den baimena lortzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Oinarri arautzaile hauek eta 2025eko deialdia onestea: etorkizuneko kirolariak izendatzekoak.
  

2984