Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko martxoaren 12ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko martxoaren 12ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/03/12
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Onestea "Plan Estrategikoa 2024-2027".

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: ekonomia zirkularraren arloko jarduketetarako.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: energia-komunitateak sortzea eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan autokontsumo kolektiboko erregimenean inbertitzea sustatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Etxean programako laguntza produktu errekuperagarrien hornidura.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzako plaza gehigarriak eskuratzeko hautaketa prozesuen eskaintza, oinarriak eta deialdiak onetsi zituen 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritakoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kreditu gerakinak txertatzea 2024ko aurrekontuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: sare lokaleko errepideetan zorua modu jasangarrian birgaitzeko zerbitzua.
  • Proiektu hau onestea: GI-3151 errepideko 1,370-1,470 eta 2,270-2,350 KPen artean, lerradurak izandako ezpondak egonkortzeko Proiektu berrikusiaren 1. Proiektu aldatua. Aurrekontu eguneratua.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: GI-3151 errepideko 1,370-1,470 eta 2,270-2,350 KPen artean lerradurak izandako ezpondak egonkortzeko proiektu berrikusiaren 1. proiektu aldatua. Aurrekontu eguneratua.
  • Proiektu hau onestea: argiztapen instalazioak berritzea, Etzegarateko mendatean, N-I errepidean eta dagokion kontratazio espedientea.
  • Aurrekontu eguneratua eta kontratazio espediente hau onestea: Altzagan, GI-3871 errepidea 2,100 eta 2,600 KPen artean zabaltzeko eta hobetzeko Proiektuko lanak. Aurrekontu eguneratua.
  • Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea: Amezketan GI-2133 errepidearen (13,700 eta 15,780 KPen artean) zoruaren egitura birgaitzeko Proiektua, fresaketetatik berreskuratutako material bituminosoa berrerabiltzeko proba-tarteak gauzatzeko eta nahaste bituminosoen azterketa egiteko obra eta zerbitzuen kontratu mistoaren "Tolosaldea" 3. sortaren "Proba-tarteak egitea" II. faseari dagokiona.
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Hondarribiko GI-3361 errepideko 2,760 eta 2,810 KPen artean dagoen mendi-hegala egonkortzeko larrialdiko obrak.
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Getariako N-634 errepideko 24,288 eta 24,310 KPen artean kostaldeko horma berreraikitzeko lanak.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko aplikazioen transferentzia".

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • 14/2024 Foru Dekretua martxoaren 12koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetan zerbitzuak erabiltzeagatik eska daitezkeen prezio publikoak erregulatzen dituen urtarrilaren 19ko 1/2015 Foru Dekretua aldatzekoa.
  • 15/2024 Foru Dekretua, martxoaren 12koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatutako udako ekintzetan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dituzten prezio publikoak ezartzekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko ekitaldi eta oroitzapenak egiteko zerbitzua burutzeko esparru akordioa.
  

435