Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko martxoaren 5eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko martxoaren 5eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/03/05
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Adierazpen instituzionala: martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: udalei zuzendutakoak, 2030 agendako garapen jasangarriko helburuak lortzen lagunduko duten jarduerak gauzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: ikastetxeei zuzendutakoak, garapen jasangarriaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen laguntzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertsioak egiteko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Eibarko egoitza unitate soziosanitarioko (EUSS) zerbitzua.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: prozesuko ordezkaritzako zerbitzuak kontratatzeko.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien igoera gehigarria.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzako plaza gehigarriak eskuratzeko hautaketa prozesuen eskaintza, oinarriak eta deialdia onetsi zituen 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritakoa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Erabaki honen betearazpena eteteko eskaera ebaztea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekin dituen loturetan erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularraren emakida proiektu aldatua onesteko 2023ko azaroaren 28ko erabakia.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen transferentziak egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: GI-20 Donostiako saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusiaren 1. Proiektu aldatua.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: GI-20 Donostiako saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusiaren 1. Proiektu aldatua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: UD eskualdean (Urola-Debaldea) lehentasunezko eta oinarrizko sareetako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiaketa lanak egiteko zerbitzua.
  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Gorosmendi eta Oindolar tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko Proiektuaren (2004/54/EE Direktiba) 2. separata, aurrekontu eguneratua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Oindolar eta Gorosmendiko tuneletako estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko Proiektuaren (2004/54/EE Zuzentaraua) 2. separatan (aurrekontu eguneratua) obra zuzendaritzari laguntza teknikoko zerbitzuak emateko.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: muga naturalak edo muga espezifikoak dituzten guneetarako zuzendutakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: ingurumen konpromisoetarako, konpromiso klimatikoetarako eta beste kudeaketa konpromiso batzuetarako zuzendutakoak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzekoak.
  

1196