Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 20ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 20ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/02/20
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • 2024ko ekitaldirako ekarpen ekonomiko arrunta egitea Badalab Hizkuntza Berrikuntzarako Partzuergoaren alde.
  • Luzatzea 2020-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren indarraldia.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiten dituzten udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei zuzendutakoak.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimendu eta xedatzea: babesgabetasun egoeran dauden adingabekoei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2024an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: desgaitasuna edo/eta adimen nahasmendu larria duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2024an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: adineko pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2024an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: Bazterkeria egoeran dauden edo arriskuan egoteko dauden pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2024an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
  • Cáritas eta Kolore Guztiak erakundeekin formalizatu beharreko programa-kontratu berriak onestea, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko zerbitzuak eta programak emateko.
  • Atzegi eta Aspace erakundeekin formalizatu beharreko programa-kontratu berriak onestea, desgaitasunaren ondoriozko beharrak prebenitzera eta artatzera bideratutako zerbitzuak emateko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta espezializatua emateko zerbitzua eta gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Jabari publikotik desafektatzea eta besterengarritzat jotzea GI-632 saihesbidearen eraikuntza Proiektuko (2. separata) tartea: Antzuolako lotunea- Bergarako lotunea 49. zk partzelari dagokion lurzati bat.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 12/2024 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrak luzatzeari buruzkoa.
  • Ondare erantzukizuneko 43/001 espedientea.
  • Ondare erantzukizuneko 43/002 espedientea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Getariako N-634 errepideko 21,110 eta 21,125 KPen artean kostaldeko horma berreraikitzeko lanak.
  

570