Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 27ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 27ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/02/27
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: udalei, toki entitate txikiei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei zuzendutakoak, energia berriztagarrien erabilera zein aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Baliozkotzea berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren (BEEP) barruan berrikuntza sozialeko proiektuetako dirulaguntzen 2023ko deialdian kreditu gehigarriak baimentzeko Foru Agindu hauek: abenduaren 7ko 702/2023 Foru Agindua eta abenduaren 29ko 770/2023 eta 776/2023 Foru Aginduak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Funtzionarioen eta lan kontratupeko langileen lanpostuen zerrenda aldatzea.
  • Kontsulta, kexa eta iradokizunen 2023ko memoria aurkeztea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratu hau aldatzea: Ezkuzaitzetako MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroa gauzatzeko obra kontratua.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari diruzko ekarpena egitea, 2024. urteko funtzionamenduko gastu arruntak finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 13/2024 Foru Dekretua, otsailaren 27koa, zeinaren bidez garatzen baitira plataforma digitaletako operadoreek komunikatutako informazioaren nahitaezko truke automatikoan egoki jarduteko aintzat hartu beharreko arauak eta prozedurak, eta zeinaren bidez aldatzen baita Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua, Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentaraua gure ordenamendura ekartzeko.
  • IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusiaren aplikazioen garapena".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga Kudeaketako Zuzendaritzaorde Nagusiko aplikazioen garapena".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zergabilketako Zuzendaritzaorde Nagusiko aplikazioen garapena".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko aplikazio informatikoen aldizkako mantentze eta harpidetzak berritzeko".
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko aplikazioen mantenua eta euskarri teknikoa".
  • IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Estrategia Teknologikoaren Zuzendariordetza Orokorraren aplikazioen garapena".
  • Kreditu gerakinak txertatzea 2024ko aurrekontuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Atzera egitea Artapeneko eta Sistema Adimendunetako Zerbitzuko Tolosako, Azpeitiko eta Andoaingo lantaldeen baseetarako gurpil gaineko hiru pala kargatzaile arin hornitzeko eta eskuratzeko, eta hiru atzerako kargagailu besterentzeko kontratazio prozeduran.
  

346