Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/02/06
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Gauzazko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan eremu degradatuak lehengoratzeko eta azpiegitura berdea hobetzeko proiektuak eta jarduketak gauzatzeko.
  • Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta Proiektu hau onestea: Askizuko (Getaria) Saneamendua.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Donostian sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta espezializatuko zentrorako lokal bat egokitzeko.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Baliozkotzea Ortzibia SL-ri zuzeneko dirulaguntzak emateko Foru Aginduak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko publizitate eta sustapen zerbitzua interes ekonomiko eta turistikoko norako gisa emateko kontratazioa finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 1/2024 Foru Dekretu Arauemailea, otsailaren 6koa, balio erantsiaren gaineko zerga, elektrizitatearen gaineko zerga eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzekoa.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: 38,370 KPan azpiko pasabidea birgaitzeko eta zabaltzeko, eta, Bilbo-Behobia noranzkoan, 38,600 KPtik 38,300 KPra bitarteko errei gehigarri bat sortzeko Proiektuaren 1. Proiektu aldatua.
  

713