Diputatuen kontseiluak 2024ko uztailaren 23ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko uztailaren 23ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/07/23
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Euskaltzaindiari 2024an akademiaren funtzionamendu eta jarduera gastuetan laguntzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Euskaltzaindiari 2024 urtean zehar Mintzola egitasmoaren gastuetan laguntzeko.
- Lehiaketa honen oinarri arautzaileak eta deialdia onestea: VIII. Argazki Lehiaketa - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- 19/2024 Foru Dekretua, uztailaren 23koa, Ingurumen Administrazioko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- Kontratazio espediente hau hutsik deklaratzea eta berri bat onestea: Garingo (Beasain) saneamenduaren Proiektu eguneratuaren obrak.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Laguntzadun etxebizitzen zerbitzuaren eta adingabeentzako laguntzadun etxebizitzen "Xume" zerbitzuaren definizioa eta modulu ekonomikoak onestea eta Aspace Gipuzkoa Asociación guipuzcoana de ayuda a la parálisis cerebral y alteraciones afines entitatearekin sinatutako programa-kontratua aldatzea: II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak), III. eranskina (araubide ekonomikoa) eta V. eranskina (zerbitzuak zehaztea).
- Kontratazio espediente hau onestea: gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako Azpeitia, Arrasate eta Urretxuko egoitza baliabideetako harrera zerbitzua.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- 20/2024 Foru Dekretua, uztailaren 23koa, Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseilua arautzen duen abenduaren 19ko 25/2017 Foru Dekretua aldatzen duena.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Joxe Mari Kortaren bidetik Fundazioarekin sinatu beharreko hitzarmena eta beka hauen oinarri arautzaile eta 2024 urteko deialdia onestea: Joxe Mari Korta bekak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Digitala. Bizkortu.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mubil Fundazioari ematea "UE.ZU. 08" Eskuzaitzeta Egikaritze Unitatearen barruko E1-A lurzatiaren gainean eraikitako MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Zentroa izeneko higiezinaren erabilera pribatiboaren administrazio emakida.
- Eskuzaitzetako E1-D lursaila besterengarritzat jotzea eta horren gaineko azalera eskubide erreala eratu eta doan lagatzea TECNALIA, Research & Innovation Fundazioaren alde.
- Onestea etxebizitza baten doako erabilera lagapena Irungo Udalaren alde, gizarte eta kultura erabilerarako.
- Onestea lokal bat doako erabilera lagapena Irungo Udalaren alde gizarte eta kultura erabilerarako.
- Itzultzea GI-632 errepidearen saihesbidea eraikitzeko Proiektuaren (2. separata). Tartea: Antzuolako lotunea-Bergarako lotunea 49-50 zk. partzelaren zati bat.
- Donostiako Ibaetako Ecogor-aundi baserriaren jabetzetatik datorren lurzati bat Lurralde Oreka Berdeko Departamentuari atxikitzea.
- Zizurkilgo "Perot" 31 HEAri buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren Testu Bategina behin betiko onestea, 2024ko otsailean idatzitako dokumentuaren arabera.
- Onestea Lasarte-Oriako eta Donostiako Udalerrien Bateragarritasun Planeko A.33.1 Teresategi egikaritze-unitatearen birpartzelazio-Proiektuan sartuta dauden lursailak desatxikitzea eta jabari publikotik desafektatzea, eta proiektuaren ondorioz sortutako konpentsazio ekonomikoak onestea.
- Oinarri arautzaile hauek onestea: Gipuzkoako Turismo Sarien I. edizioa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arau Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2023ko Kontu Orokorra onesten duena.
- Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebatzi zuen 2024ko maiatzaren 21eko erabakiaren aurka jarritakoa.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasunezko, oinarrizko eta eskualdeko sareetako errepideetako zoruaren birgaitze jasangarrirako zerbitzuak.
- Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea: Hondarribiko GI-636 errepideko 8,460 eta 8,550 KP-en artean dagoen betelanen lerradura egonkortzea.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Añorga Kultur eta Kirol Elkarteari Añorgako futbol zelaiaren birmoldaketaren finantzaketan laguntzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Bertsozale Elkarteari, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finantzatzeko.
11365