Diputatuen kontseiluak 2024ko uztailaren 2ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko uztailaren 2ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/07/02
DIPUTATU NAGUSIA
- Ordezkariaren izendapena Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa SA-Tabakalera sozietateko Administrazio Kontseiluan.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Onestea Foru Sektore Publikoaren Energia Jarduketarako Plan Orokorraren 2023ko jarraipena jarraipen txostena.
- Proiektu hau onestea: Bergaran, Mekolalde auzoko bidegorriaren ezpondan luizi bat egonkortzeko eraikuntza.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Elgoibarko "6.E- El Pilar" eremuan gizarte zerbitzu ekipamendu eta aparkaleku bat eraikitzeko oinarrizko proiektua, Elgoibarko «6.E - El Pilar» eremuan gizarte zerbitzu ekipamendu eta aparkaleku bat eraikitzeko obra-emakidako kontratu mistoa kontratatzeko espedientearen esparruan.
- Kontratazio espediente hau onestea: Arrasaten, Beasainen eta Donostian (Maldatxo) buru nahaste larria duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialeko zentroaren (EPZ) zerbitzua.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Bi erdi mailako teknikari informatiko karrerako funtzionario izendatzea.
- Bederatzi administrazio kudeaketako erdi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
- Bi herrilanetako erdi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
- Bi erdi mailako teknikari zaharberritzaile karrerako funtzionario izendatzea.
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Zentralaren bidez, fotokopiagailurako paperaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa.
- Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman dezan abenduaren 15eko 7/2016 eta azaroaren 12ko 6/2018 Foru Arau deuseztatuek araututako A-15 eta N-I errepideak erabiltzeko kanonaren ordainarazpenaren ondoriozko kalteengatiko ondare-erantzukizuneko erreklamatzen duten administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: "ZU.08 ESKUZAITZETA" A.U eremuko E1.B lurzatiaren urbanizazio-proiektu osagarria.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Donostiako Igara auzoan merkataritza-lokal bat alokatzea, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren liburutegi-zerbitzuari, kultura-sustapenari eta -hedapenari lotutako liburutegi-zerbitzu teknikoak kokatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arau Proiektua, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen azaroaren 23ko 15/1994 Foru Araua aldatzekoa.
- Baimentzea Gipuzkoako Foru Aldundia akziodun eta inbertitzaile gisa INVEREADY BIOTECH, IV S.C.R., S.A. arrisku kapitaleko sozietatean sartzea.
- Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren artean eta konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Zestoan GI-631 errepidean trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko proiektua egikaritzeko eta finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zestoako Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren testu eguneratua onestea.
- Proiektu hau onestea: Beasainen Antzizarreko biribilgunea egiteko eta district heating sistema integratzeko proiektua.
- Kontratazio espediente hau onestea: Beasainen Antzizarreko biribilgunea egiteko eta district heating sistema integratzeko proiektuko obrak.
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sarean zoruaren auskultazio estrukturala eta funtzionala egiteko zerbitzuak, teknologia berriak aplikatuz.
2578