Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2025eko apirilaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko apirilaren 15eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/04/16
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Onestea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Plana Gipuzkoan 2025-2027.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Zumaia eta Zestoa artean Narrondo-Iraeta bizikleta eta oinezkoentzako bidea (5. ibilbidea) eraikitzeko proiektuko obrak.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Elgoibarko "6.E - El Pilar" eremuan gizarte-zerbitzuen ekipamendu eta aparkaleku bat eraikitzeko oinarrizko eta exekuzio proiektua onestea, ekipamendu eta aparkaleku horiek eraikitzeko obra-emakidako kontratu mistoaren kontratazio-espedientearen esparruan.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuari laguntza teknikoa emateko zerbitzua, haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoerak baloratzeko proposamenak egiteko eta babesgabezia-arrisku larriko kasuak koordinatzeko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Egoitza-harreraren jarraipena eta ikuskapena egiteko laguntza teknikoko zerbitzua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Irisasi (Usurbil) gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako egoitza baliabideetako harrerako zerbitzua.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru arau proposamen honen inguruan Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea: Gipuzkoako udal barrutiak erregulatzeko martxoaren 17ko 2/2003 Foru Arauaren zenbait aldaketa onesten dituena.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Batzar Nagusiei aldez aurreko baimena eskatzea Donostiako Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde eskualdatzeko edo lagatzeko "g.00.3" lurzatia, ekipamendu sanitario komunitariorako.
  • Baimena ematea errepide bidezko garraio-linea esperimental berri bat ezartzeko  Zumarragako udalerria eta Goierriko eskualdea Tolosarekin eta Donostiarekin lotuko dituena.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen sorrera Jasangarritasun Departamentuan.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Zerga zehapenak barkartzeko eskaera ebaztea.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Gastu gehigarria baimentzea, baserritar misto profesionalentzako dirulaguntzen 2025eko deialdian.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzekoak.
  

8795