Diputatuen kontseiluak 2025eko ekainaren 10eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko ekainaren 10eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/06/10

DIPUTATU NAGUSIA
- Prebentzioko, Su Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuko burua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezko ordezkari izendatzea Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordean.
- Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko foru diputatu berria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea Asociación Instituto BIODONOSTIAko Batzar Orokorrean.
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Kontratazio espediente hau onestea: euskararen normalizazioren esparruan Gipuzkoako udaletako zerbitzu teknikoen arteko lankidetza zerbitzuak kontratatzekoa
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Elkarteari, elkartearen lana babesteko emakume migratuen ahalduntze-prozesuetan eta haien gizarteratzea eta laneratzea hobetzeko.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta deialdia onestea: Kostaldeko udalentzako laguntzak, Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriako Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa.
- Baimentzea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa erakundea sari hauek emateko: Klima Bai! UNIBERTSITATE edizioa.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- 2025eko modulu ekonomikoak onestea programa-kontratu eta lankidetza hitzarmen hauetan: bazterkeria- eta marjinazio-egoeran dauden pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten hainbat erakunderekin sinatutakoak.
- Kontratazio espediente hau onestea: Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuari eman beharreko laguntza teknikoko zerbitzua, harrera familien informazio, erakarpen, hautaketa eta prestakuntzako proposamenak sustatzeko, eta babes gabezia egoeran dauden adingabeen familia harreren jarraipen teknikoa egiteko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Basoetako erdi mailako teknikari plaza batean karrerako funtzionario izendatzea.
- Basozainen plazan karrerako funtzionario izendatzea.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak maiatzaren 8an emandako 14/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren zerga eraginpekoa UTE PUENTE ESPARTXO den.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: BerriTEK programa.
- Lankidetza Hitzarmen hau onestea: Sociedad Fomento de San Sebastián SArekin sinatu beharrekoa, Elkar-EKIN-Lanean enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin betiko onestea Urnietako "Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 1. Aldaketa.
- Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala berrikusteko laguntza teknikoko kontratuaren iraupen-epea luzatzea.
- Emakida honen aldaketa onestea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeak eta horien Donostiarekiko loturak erabilera orokorreko bidaiarien errepideko herriarteko garraio erregular iraunkorraren bidez eskaintzeko zerbitzu emakidarena (LUR-E-01), bi linea berri integratuz.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 2/2025 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 10ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailea.
- Konpromiso kredituak sortzea, konpromiso kredituen transferentzia Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Honako hitzarmena onestea: Estatistikako Institutu Nazionalaren, Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen eta Gipuzkoako Foru Ogasunaren artean sinatu beharrekoa, informazioa elkarrekin trukatzeko.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Eskoriatzako Agoribar errekaren gainean dagoen zubia eraikitzekoa.
- Proiektu hau onestea: N-I errepidean, Irungo noranzkoko 405,450 eta 409,700 KPen artean, zoruaren egitura birgaitzeko proiektua.
- Kontratazio espediente hau onestea: N-I errepidean, Irungo noranzkoko 405,450 eta 409,700 KPen artean, zoruaren egitura birgaitzeko proiektua.
- Proiektu hau onestea: Villabonatik Amasa auzora doan GI-3751 errepideko 0+000 KParekiko paraleloan oinezkoentzako konexio proiektuaren proiektu berrikusia.
- Kontratazio espediente hau onestea: Villabonatik Amasa auzora doan GI-3751 errepideko 0+000 KParekiko paraleloan oinezkoentzako konexio proiektuaren proiektu berrikusia.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Honako bekaren oinarri arautzaileak eta 2025eko ekitaldiko deialdia onestea: Gordailuan dokumentazioaren eta erregistroaren alorrean formazio praktikak egitekoa.
2467