Diputatuen kontseiluak 2025eko ekainaren 17ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko ekainaren 17ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/06/17

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiari, "Ezagutza hedatzeko egitasmoa" proiektua garatzeko.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Zumaia eta Zestoa artean Narrondo-Iraeta oinezkoen bizikleta-bidea eraikitzeko proiektua (5. ibilbidea) onetsi zuen 2025eko apirilaren 1eko erabakiaren aurka jarritakoa.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2025eko deialdia onestea: prestakuntzarako dirulaguntzak Zainlab programaren barruan.
- Proiektu honen bigarren aldaketa onestea: Pasaiako zahartzearen erreferentziako zentroa eta lurpeko aparkalekua gauzatzeko proiektuarena.
- Obra kontratu honen bigarren aldaketa onestea: Pasaiako zahartzearen erreferentziako zentroa eta lurpeko aparkalekua gauzatzeko Proiektuari dagozkion obrak gauzatzekoa.
- Baimena ematea proiektu honen hirugarren aldaketa egiteko espedientea hasteko: Pasaiako zahartzearen erreferentziako zentroa eta lurpeko aparkalekua gauzatzeko Proiektua.
- Kontratu honen hirugarren aldaketa onestea: Pasaiako zahartzearen erreferentziako zentroa eta lurpeko aparkalekua gauzatzeko proiektuari dagozkion obren eta lotutako beste lan batzuen zuzendaritza fakultatiboa egiteko zerbitzuen administrazio kontratua.
- Onestea Zabalduz Koop Elkartearekin itundutako zerbitzuen berrantolaketa eta 2025ean aplikatu beharreko modulu ekonomikoak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. barne Plana onestea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Lehen Enpleguko programako enpresei zuzendutakoak, Elkar-EKIN Lanean programaren ibilbide profesionalen batean parte hartu duten migratzaileak kontratatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Gipuzkoan terapia aurreratuak sustatzeko (GANTT) programa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- 2025eko aurrekontuan kreditu gerakina txertatzea.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Obra kontratu honen hirugarren aldaketa onestea: "Koldo Mitxelena Kulturunea eraikinaren eraberritze partziala" gauzatzekoa.
3241