Diputatuen kontseiluak 2025eko irailaren 30eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko irailaren 30eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/09/30

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: NATURKLIMA Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren egoitza izango den eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko obren kontratuaren prezioen ezohiko berrikuspenari buruzko Diputatuen Kontseiluaren 2023ko ekainaren 6ko Erabakiaren aurka jarritakoa.
- Onestea NATURKLIMA ABEE kontratistari ordaindu beharreko zenbateko gehigarria, Naturklima - Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren egoitzarako eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko obren azken prezioen salbuespenezko berrikuspenari dagokiona.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Gipuzkoako Merkataritza Ganberari, lurraldeko enpresetan iraunkortasuna funtsezko elementu gisa bultzatzeko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Honako programa kontratuak aldatzea: Fundación Goyeneche de San Sebastián entitatearekin sinatutakoa, I. eta III. eranskinak, eta "Gautena" Asociación guipuzcoana de padres de afectados de autismo y otros trastornos del espectro autista entitatearekin sinatutakoa, II. eta III. eranskinak.
- Aldatzea gizarteratze arloan hurrengo entitateekin sinatutako programa kontratuak: Erroak, Kalexka, Kolore Guztiak, Loiolaetxea, Peñascal eta Suspergintza.
- Aldatzea 2025eko irailaren 10ean onetsitako oinarri espezifikoak eta 2025eko lehenengo deialdia, Gipuzkoako Lurralde Historikoan adinekoentzako egoitza-zentroetan plaza berriak ituntzekoak, Donostiako Txara I zentroko obrengatik lekuz aldatzearen ondorioz.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastu gehigarria onestea Pertsonen Enpresa programako pertsonengan oinarritutako enpresa kultura bultzatzeko lerroan.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Pasaiako Portu Agintaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pasaiako Udalaren eta Sprilur SAren arteko hitzarmena, Sprilur SAk Pasaiako portuko Herrera inguruan eraikitzen ari den hirugarren sektoreko eraikin berriaren ingurunea berrurbanizatzeko.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrientzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea, lurralde-kohesioari lagunduko dioten hiri-eremuak leheneratzeko eta/edo hobetzeko esku-hartzeak finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriari buruzko Foru Arau proiektua.
- Kredituen transferentzia sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa Departamentuan.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Asociacion Mendiaren Etxea elkartearen aldeko zuzeneko dirulaguntza, Mendietxe Museoaren obraren 2. fasearen finantziazioan laguntzeko.
1937