Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2025eko maiatzaren 20ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko maiatzaren 20ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/05/20
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIA

  • Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia, Euskararen Aholku Batzordean Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzeko erabakia berrestea.

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Onestea Gipuzkoako garapeneko agentziekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, maila anitzeko lankidetzazko gobernantza garatzeko oinarriak ezartzeko.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteari, Gipuzkoako ostalaritza sektorean elikagaiak alferrik galtzearen prebentzioa hobetzeko neurriak bultzatzeko.
  • Proiektu hau onestea: Amezketa-Ugarteko saneamenduaren eta Amezketatik Ugarterako oinezkoentzako bizikleta-bidearen proiektu eguneratuaren proiektu aldatua.
  • Onestea obra kontratu honen aldaketa: Amezketako saneamenduaren (Amezketa-Ugarte tartea) eta Amezketatik Ugarterako oinezkoentzako bizikleta-bidearen proiektu eguneratuaren proiektu aldatuarena.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: bulego-altzarien  hornidura.
  • IZFE, SAri baimena ematea hamaika pertsona kontratatzeko, mugagabeko kontratuen bidez.
  • IZFE, SAri baimena ematea hautaketa-prozesua burutzeko langileen kontratazioa egite aldera.
  • Suhiltzaile bat karrerako funtzionario izendatzea.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Lankidetza-hitzarmen hau luzatzea onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan garraio publikoko zerbitzuan tarifen integrazioko sistemarena, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin sinatutakoa.
  • Eibarren merkataritza-lokal bat alokatzea, Herritarren Arretarako eta Errenta Mekanizaturako bulegoa kokatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Ihobe, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, xede bezala duena harremanen oinarrizko esparrua ezartzea inbertsioak indarrean dagoen Teknologia Garbien Euskal Zerrendako teknologiekin bat datozen egiaztatzeko Txosten Arrazoitua emateari dagokionez.
  • Baliozkotzea Finantza eta Aurrekontu zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko EB-OG-DF-2025-0172 ebazpena.
  • Konpromiso kredituen sorrera Jasangarritasun Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
  • Kreditu gerakinak txertatzea onartzea 2025eko aurrekontuan.
  

3219