Diputatuen kontseiluak 2025eko maiatzaren 27ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko maiatzaren 27ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/05/27

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean BUILD:INN klusterrari Gipuzkoan deskarbonizazioari buruzko lantalde baten osaera sustatzeko, bai eta hori arautzen duen hitzarmenean adierazitako jarduerak ere.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Zizurkilgo hiriburuko eta Elbarrena auzoko saneamendu proiektukoa obrak.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- 2025eko modulu ekonomikoak onestea programa-kontratu hauetan: gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza-neurrien zerbitzua ematen duten hainbat erakunderekin sinatutakoak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- 9/2025 Foru Dekretua, maiatzaren 27koa, Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia izendatzekoa.
- Onestea Eskuzaitzetako urbanizazio gehigarriko obra proiektuaren eta obra horiek gauzatzeko kontratuaren aldaketa.
- Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundia Arizmendiarreta Social Economy Think Tank (ASETT) elkartean sartzeko.
- Onestea Tolosaldea Garatzen S.A.-rekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, Elkar-EKIN-Lanean enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia zuzentzea: Elkar-EKIN Lanean.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Partzela hauen besterengarritasuna deklaratzea eta onestea horiek enkante publiko bidez besterentzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoak diren Los Alcázares (Murtzia) udalerriko Torre del Rame antolatzeko sektorean dauden H-1 eta H-3 partzelena.
- Itzultzea Zeraindik Mutiloara doan herriarteko errepidearen Irukarate-Murgiaran bidezatia egiteko Proiektuaren partzelarioko 015 eta 019 zenbakidun lurzatien zati batzuk.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituen transferentzia Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: GI-2132 errepidea egokitzeko proiektua, Errekalde eta Galarreta artean bizikleta eta oinezkoen bidea sartzeko.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa-lurzoruaren lursailak mugatzeko udalei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia.
- Ebaztea berraztertzeko errekurtsoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan ingurumen konpromisoetarako, konpromiso klimatikoetarako eta beste kudeaketa konpromiso batzuetarako laguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia onartzeko 2025eko martxoaren 15ean hartutako Erabakiaren aurkakoa.
- Ebaztea berraztertzeko errekurtsoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan ingurumen konpromisoetarako, konpromiso klimatikoetarako eta beste kudeaketa konpromiso batzuetarako laguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia onartzeko 2025eko martxoaren 15ean hartutako Erabakiaren aurkakoa.
- Onestea Gipuzkoako Lurralde Historikoko baserritar misto profesionalentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko bigarren deialdia.
3205