Diputatuen kontseiluak 2025eko maiatzaren 6ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko maiatzaren 6ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/05/06

DIPUTATU NAGUSIA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari nagusi berria Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea hurrengo entitateetan:
- Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentziako Batzar Orokorrean (bokal titular gisa).
- Kirolaren Euskal Kontseiluko Batzordean.
- Kirolaren Eurosarearen gobernu-organoan.
- Kirolgi Fundazioaren Patronatuan.
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Foru-Dekretu Ebazpena, diputatu nagusiaren aholkularia izendatzeari buruzkoa
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Elgoibarko "6.E- El Pilar" eremuan adinekoentzako gizarte-zerbitzuetako ekipamendu bat eta aparkaleku bat eraikitzeko Elgoibarko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gehigarria onestea.
- Obraren exekuzio osoa aldi baterako etetea kontratu honetan: Pasaiako zahartzearen eta lurpeko aparkalekuaren erreferentziako zentroa egiteko proiektua.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru arau proposamen honen inguruan Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea: Gipuzkoako udal barrutiak erregulatzeko martxoaren 17ko 2/2003 Foru Araua aldatzekoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: bizi- eta istripu- aseguruak kontratatzeko esparru akordioa burutzea Foru Kontratazioen Zentralaren bidez.
- IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Funtzio Publikoko Zerbitzuko aplikazioen eta sistemen mantentze orokorra".
- IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Gobernantza Departamentuko aplikazioen eta sistemen mantentze orokorra".
- IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko aplikazioen eta sistemen mantentze orokorra".
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Eskuzaitzetan Mubil Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Zentroaren Proiektuaren lanen harrera burutzearen berri hartzea eta obraren azken ziurtagiria onestea.
- Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia onestea: Internazionalizazio programakoa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Itzultzea Vitoria/Gasteiz-Eibar autobidearen Arlaban-Eskoriatza tartea (1-AU-2/1998-F) eraikitzeko proiektuaren 101. eta 105. lurzatien zati bat eta 319-1 partzela osoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gerakinak txertatzea onartzea 2025eko aurrekontuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
3820