Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2025eko urriaren 14ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko urriaren 14ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/10/14
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIA

  • Finantzen Euskal Kontseiluaren 2025eko urriaren 13ko bilera: berri ematea.
  • Kultura Ondareko zuzendari nagusia eta Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendari nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea Euskal Kultura Ondarearen Erakundeko Organoan.

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Urmuga Kultur Elkarteari Urmuga 2025 ekimena garatzeko, "Ipuskoa. Izanetik izena" proiektuaren barruan.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Irungo Arbes auzoan gizarte-zerbitzuen zentroa gauzatzeko obrari dagokion exekuzio proiektua, proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eraiki, hornitu eta ustiatzeko obra-emakida kontratatzeko espedientearen esparruan.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Itelazpi SArekin erakundearteko hitzarmen espezifiko bat onestea.
  • Onestea Gipuzkoako Batzar Nagusiekin sinatu beharreko lankidetzarako protokoloa, enplegu publikoaren eskaintzak modu bateratuan antolatzeko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: ibilgailu arinak renting modalitatean hornitzeko esparru-akordioa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Aguas del Añarbe SA entitatearekin Donostiako Ondarreta pasealekuko 20. zenbakian dagoen Uraren Etxea izeneko eraikina alokatzeko errentamendu-kontratua, gizarte-zerbitzuekin lotutako Gipuzkoako hainbat elkarte eta Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko beste zerbitzu batzuk kokatzeko.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Lezoko, Pasaiako eta Errenteriako Udalei Pasaialdea berroneratzeko proiektuetarako.
  • Obra hau esleitzeko kontratazio espedientea hutsik deklaratzea eta berri bat onestea: Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko fatxada birgaitzeko obra.
  • Aldatzea Eskuzaitzetako E1-C lurzatiko 9.000 m2-ren gainean CIDETEC fundazioaren alde eratutako azalera-eskubidearen baldintzak.
  • Sari hauen oinarri arautzaileak onestea: Gipuzkoako Zaindari Turismo Sariak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kreditu gehigarria onestea Jasangarritasun Departamentuan.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Zerga zehapenak barkatzeko espedientea ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Urretxuko udalerriari eskualdatzea GI-3771 "GI-2632 errepidea (Urretxu)-Erratza, Santa Barbara baselizan barrena errepidea, osorik, eta GI-2632-13 lotunearen bide adarra, GI-3771 errepidearen hasieratik Aparicioko biribilguneraino, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sarearen katalogoa aldatzea.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Gastu gehigarria baimentzea, nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2025eko deialdian.

  

1820