Diputatuen kontseiluak 2025eko urriaren 21eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko urriaren 21eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/10/21

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Sari honen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: "Gipuzkoako emakumeak jasangarritasunaren alde".
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Lasarte-Urnietako bizikleta eta oinezkoen bidea eraikitzeko proiektua onetsi zuen 2025eko uztailaren 1eko erabakiaren aurka jarritakoa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Hamaika administrari karrerako funtzionario izendatzea.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak irailaren 24ean emandako 24/2025 Ebazpenaren aurka.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak irailaren 24ean emandako 25/2025 Ebazpenaren aurka.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 16/2025 Foru Dekretua, urriaren 21ekoa, «Gipuzkoa Zainduz SA» foru sozietate publikoa sortzen duena.
- Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Dagozkien ordainketak egitea, arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko erreklamazioen inguruan emandako epaiak betetzeko.
- Konpromiso kredituen sorrera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Kreditu gehigarria onartzea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Onestea "Gipuzkoa Zainduz SA" merkataritza-sozietatearen estatutuak eta sozietate horren kapitala harpidetzeko gastua.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- IZFE SAk bete beharreko mandatua onestea: "Azpiegitura informatikoen eta laguntza teknikoaren zerbitzuak ematea, 4.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan administrazio elektronikoan aurrera egiteko".
- Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Belabietako tunelaren (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 2. separataren proiektu berrikusia. Donostiarako hodia.
- Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin sinatu beharreko Mugaz Gaindiko Lankidetza Hitzarmena zuzentzea.
398