Diputatuen kontseiluak 2025eko uztailaren 29ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko uztailaren 29ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/07/29

DIPUTATU NAGUSIA: DIPUTATUEN KONTSEILUAK EZAGUTU BEHARREKO GAIAK
- Agendako, Berrikuntzako eta Ebaluazioko zuzendari nagusi berria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea hurrengo entitateetan:
- Berreskupenerako eta erresilientziarako mekanismotik datozen Europako funtsen kargura proiektuak gauzatzeko, Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmenaren jarraipen-batzordean.
- Adinberri Fundazioko Patronatuan.
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Adierazpen instituzionala, bakearekiko konpromisoari buruzkoa.
- Lehiaketa honen oinarri arautzaileak eta deialdia onestea: IX. Argazki Lehiaketa - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025-2028 deialdia onestea: herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideei zuzendutakoak.
- Onestea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: edukiak eta metadatuak lagatzeko, eta hizkuntza-eredu eta osagai linguistikoak entrenatzeko, euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzeko.
- Onestea 2024-2027 Plan Estrategikoa eguneratua.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Mutrikun, Deban, Orion, Seguran eta Zaldibian autokontsumo kolektiborako eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko proiektuak idatzi eta dagozkion obrak gauzatzekoa.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Data for Science Fundazioari 2025ean Ulysses Data For Science proiektua hedatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Nafarroako Unibertsitateari, Gipuzkoan plastikoa birziklatzearen inguruko berrikuntzarako.
- Behin-behineko langilearen kargu-uztea.
- Behin-behineko langilearen izendapena.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: laguntza teknikoa emateko zerbitzua, Gipuzkoako tokiko zaintza-ekosistemen eta 2025-2027ko berrikuntza-proiektuen dinamizazioaren, jarraipenaren eta sistematizazioaren koordinazioa hobetzeko.
- Kontratazio espediente hau onestea: laguntza teknikoa emateko zerbitzua, haur eta nerabeei dagokienez gizarte-zerbitzuen sisteman koordinatzeko "Hurbildu" programa kudeatzeko.
- Kontratazio espediente hau onestea: adinekoentzako egoitza-zentroetan eskaintzen diren laguntzen eta zainketen ebaluazio teknikoaren zerbitzua.
- Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea: Txara II eraikineko lehen solairua partzialki eraberritzeko eta bulego erabilera egokitzeko Proiektua.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Kultur Kabia entitateari Gertukultura proiektua garatzeko.
- Errekerimendu egitea, errebokatua izan dadin 2025eko ekainaren 9ko Bigarren Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarren Agindua, zeinaren bidez 2025eko ekainaren 11, 12 eta 13rako, eta uztailaren 9, 10 eta 11rako deitutako grebak irauten duen bitartean Gipuzkoako adinekoen egoitzen sektorean komunitateari ematen zaion funtsezko zerbitzuari eutsiko zaiola bermatzen den.
- Modulu ekonomikoak onestea sinatutako kontratu-programa eta lankidetza hitzarmen hauetan: desgaitasuna duten pertsonentzako arreta integralaren arloko zerbitzuak ematea xede dutenak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Basozain bat karrerako funtzionario izendatzea.
- Lau administrazio orokorreko teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- 2025eko maiatzaren 6ko erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea: Mubil Zentroa egikaritzeko obren azken ziurtagiria onetsi zuena.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin-behineko langilearen izendapena.
- Behin-behineko langilearen kargu-uztea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arauaren Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2024ko Kontu Orokorra onesten duena.
- Baimentzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza "DOUBLE HELIX VENTURE FUND I, FCRE" arrisku kapitaleko funtsean.
- Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Kreditu gehigarria onestea.
- Konpromiso kredituak sortzea, konpromiso kredituen transferentzia eta ordainketa kreditu transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Kredituen transferentzia sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Kredituen transferentzia sortzea Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuaren eta Diputatu Nagusiaren Alorraren artean eta konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Berri ematea: Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2026ko ekitaldiko aurrekontua emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
- Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko erreklamazioaren inguruan emandako epaia betetzeko dagokion ordainketa egitea.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Hutsik deklaratzea obra hauek kontratatzeko prozedura ireki sinplifikatua: Villabonatik Amasa auzora doan GI-3751 errepideko 0,000 KParekiko paraleloan oinezkoentzako konexio proiektuaren proiektu berrikusia.
- Aintzat hartzea Tolosaldean eta Goierrialdean 2025eko ekainaren 13ko gauean izandako euriteen ondorioz foru sareko bide azpiegituretan luiziak kentzeko, ezpondak egonkortzeko eta drainatze elementuak garbitzeko jarduketak eta obrak premiazkoak direla deklaratzea eta dagokion gastua baimentzea.
- Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta proiektu hau onestea: Arrasaten GI-3554 Bedoñara errepidea 0,550-1,155 eta 1,276-1,531 KPen artean zabaltzea eta hobetzeko proiektu berrikusia eta eguneratua.
- Hernaniko udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea Hernaniko Galarretako bide sistema orokorra eta zerbitzuetarako hartune orokorrak eraikitzeko proiektuaren 2. fasea egikaritzeko eta finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean "Albaola, Asociación para la difusión del patrimonio cultural marítimo vasco" entitateari, San Juan itsasontziaren amaitze-lanak eta Aingurategia martxan jartzea finantzatzeko.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- 15/2025 Foru Dekretua uztailaren 29koa, ehizarako segurtasun eremu jakin batzuk salbuesten dituena eta eremu horiei eragiten dieten uxaldietan ehiza arautzen duena.
12766