Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Don Boscoko ikasleek Irizarreko fokuak erabiliko dituzte, hezkuntza-gaitasun gisa

Don Boscoko ikasleek Irizarreko fokuak erabiliko dituzte, hezkuntza-gaitasun gisa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Emaus Gizarte Fundazioarekin, Don Bosco LHII ikastetxearekin eta Irizar S. Coop-ekin, Irizar enpresan soberan dauden materialei eta/edo produktuei bigarren bizitza bat emateko, Don Boscok material didaktiko gisa erabili eta aprobetxa baititzake.

2021/07/14

Jose Ignacio Asensio: "Proiektu hau lankidetza eredu bat da, hondakinak aukera bihurtzen dituena. Ekimen horri esker, ekonomia zirkularra sustatzen da, berrerabilpenaren eta birziklapenaren bidez, eta ikaskuntzaren, ekintzailetzaren eta sormenaren ardatz bihurtzen da. Gainera, guztiz errepikagarria den praktika zirkularra da, beste enpresa batzuentzat inspirazio iturri izan daitekeena".

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak, Begoña Cabaleiro Emaus Gizarte Fundazioko komunikazio arduradunak, Carlos Lizarbe Don Bosco ikastetxeko zuzendariak eta Oihane Sanz Bello Irizarreko ingurumen arduradunak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Irizar enpresan soberan dauden materialei eta/edo produktuei bigarren bizitza bat emateko. Don Bosco ikastetxeak material didaktiko gisa erabil eta aprobetxa ditzake produktu horiek.

Ekimen hau BIRSORTU programaren barruan garatzen da, hezkuntza komunitatearen artean esperimentazioaren bidez ikaskuntza prozesuak sustatzean datzana, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra bultzatzen da, lurraldeko enpresek baztertutako materiala irakaskuntza zentroen edo lanbide heziketako zentroen esku jarriz. Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok nabarmendu duenez, "proiektu hau lankidetza eredu bat da, hondakinak aukera bihurtzen dituena. Ekimen horri esker, ekonomia zirkularra sustatzen da berrerabilpenaren eta birziklapenaren bidez, eta ikaskuntzaren, ekintzailetzaren eta sormenaren ardatz bihurtzen da”.  Foru diputatuak gaineratu du eredu hori beste enpresa batzuetara heda daitekeela, eta haren errepikagarritasunari balioa eman dio. “Guztiz errepikagarria den praktika zirkularra da, beste enpresa batzuentzat inspirazio iturri izan daitekeena".

Hitzarmen horri esker, ikasturtean zehar, Irizar enpresak autobusen fokuak lagako dizkio Don Bosco LHII zentroari: ikasleek aztertu eta konpondu egingo dituzte, eta hezkuntza gaitasun gisa erabili ahal izango dituzte.

BIRSORTU proiektua, proiektu kultural bat da baztertutako materialekin ekonomia zirkularra, sormena eta ikerketa sustatzeko berrikuntza pedagogikoaren bidez.  Ekimenak hondakinak azpimarratzen ditu, berrerabiltzearen eta birziklatzearen bidez ikaskuntzaren, ekintzailetzaren eta sormenaren ardatz bihur daitezen.  Iaz jarri zen abian, Ingurumen Departamentuaren eta Emaus Gizarte Fundazioaren lankidetzari esker. 

BIRSORTU espazioa Emausen Faktory eraikinean dago, Donostian, Mundaiz kaleko 6. zenbakian. Materiala asteazken arratsaldetan jaso daiteke doan, hitzordua eskatu ondoren (c.garcia@emaus.com helbidera idatzita).

Emaúsek, BIRSORTU proiektuaren bitartez, Gipuzkoako enpresa sarearen borondatezko parte-hartzea eskertzen du, besteak beste ondorengo enpresa hauen lankidetza: Adegi, Donostia Turismo, Ekotrade, Eskuz, Ezarri, Gabiltza, Garbera, One Taldea, Guccia, H-Enea, Irizar, JMA, Kromosoma, Merkabugati, Orona, Panelfisa, Ternua eta Twin&Chic. Enpresa horiek baztertutako hainbat material eskaini dute: sareak, hodiak, moketa, poliespana, paletak, igerilekuko baldosak, material informatikoa eta elektronikoa, papera eta kartoia, larrua, kotoi organikoa, zura edo botoiak eta kremailerak.

  

1336