Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Donostia eta Hondarribiko aireportua lotzen dituen E30 linea autobus geltokitik aterako da, Federico García Lorcaren bizilagunei eragozpenik ez sortzeko

Donostia eta Hondarribiko aireportua lotzen dituen E30 linea autobus geltokitik aterako da, Federico García Lorcaren bizilagunei eragozpenik ez sortzeko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi du akordio honetara iritsi dela Donostiako Udalarekin, linea berri horrek kalte handiagorik eragin ez dezan

2024/06/19
Autobus geltokia

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenez, ostegun honetan, ekainak 20, martxan jarriko den E30 linea Donostiako autobus geltokitik aterako da azkenean, eta ez Federico García Lorca pasealekutik, aurreikusita zegoen bezala. "Aldaketa honekin, zerbitzu honek inguruko herritarrei eragozpen gehiago eragitea saihesten dugu", adierazi du Azahara Dominguez diputatuak.

Gauzak horrela, linea hau 7:05, 8:05, 9:05, 10:05, 11:05, 12:05, 15:50, 16:50, 17:50, 18:50 eta 19:50ean irtengo da Donostiatik, eta aireportutik, berriz, 7:35, 8:35, 9:35, 10:35, 11:35, 12:35, 16:20, 17:20, 18:20, 19:20 eta 20:20an.
Gainera, zerbitzu hori martxan jartzean, E21 (Aeropuerto-Hondarribia-Donostia) enpresak aireportuan sartzeari utziko dio, 21:45etako espedizioa izan ezik.
Lurraldebuseko gainerako zerbitzuetan bezala, ordainketa autobusean bertan egin ahal izango da, eskudiruaren edo MUGI txartelaren bidez.

“Zerbitzu hau gipuzkoarren mugikortasun iraunkorra eta lurraldeko intermodalitatea bultzatzeko pentsatuta dago, Hondarribiko eta Irungo bizilagunek joan den udan jasan zituzten eragozpenei irtenbidea emanez", nabarmendu du Azahara Dominguezek.

​​​​​​​

  

3339