Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Donostiako azken eraso matxistak gaitzesteko adierazpena

Foto Donostiako azken eraso matxistak gaitzesteko adierazpena

Donostiako azken eraso matxistak gaitzesteko adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, bere gaitzespen irmoa adierazi nahi du azken egunotan Donostian izan diren eraso matxisten aurrean.

Donostiako azken eraso matxistak gaitzesteko adierazpena

Era horretan, Foru Aldundiak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi die eraso horien biktimei, haien senideei eta hurbilekoei. Aldundiak bat egiten du, honela, Donostiako Udalak onartutako gaitzespen-adierazpen instituzionalarekin, eta bat egingo du udalak berak bihar astearterako (12:00etan, Alderdi Ederren) deitu duen elkarretaratzearekin. Halaber, herritar guztiei luzatzen die deia foru erakundeak, salaketarekin eta gaitzespenarekin bat egin dezaten.

Mota horretako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen egiturazko berdintasunik eza da, emakumeak kontrolpean eta mendean eduki nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak, hain zuzen. Beste behin ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldarrikapena azpimarratzen du. Emakumeen berdintasuna, osotasun fisikoa eta askatasuna errespetatzea eskubide bortxaezinak dira, eta urratzen dituzten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean.

Jarrera eta eraso matxistak ez dute lekurik, ez eremu horietan, ezta gure gizartean ere, eta foru-erakundetik dei egiten diegu herritar guztiei indarkeria matxistaren aurkako zaintza ez jaisteko, egoera hori jasan dezaketen emakumeek gizartearen babes osoa senti dezaten.