Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Donostiako Zurriolako ikasleek Aldundiaren datorren urteko Aurrekontu Irekien barruan proposamenak aurkeztu dituzte

Donostiako Zurriolako ikasleek Aldundiaren datorren urteko Aurrekontu Irekien barruan proposamenak aurkeztu dituzte

Batxilergoko ikasleek Lurraldebus zerbitzua, zaborrak edo kultur ekintzak izan zituzten hizpide

Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua Donostiako Zurriola ikastolako ikasleekin batzartu zen ostiralean, Aldundiaren jardunaren berri emateko, eta haien proposamenak eta erronkak entzuteko. Aurtengo Aurrekontu Irekien prozesuaren barruko azken topaketa izan zen. Prozesu horri esker, gipuzkoarrek aukera dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020ko aurrekontuak prestatzen parte hartzeko.

            Topaketak bi ordu iraun zuen. Gogoz parte hartu zuten ikasleek, eta hainbat ekarpen eta iradokizun egin zizkioten Diputatuari. Hala, Aldundiari eskatu zioten Lurraldebus zerbitzuaren ordutegia zabaltzea, batez ere gauetan, eta larrialdi formakuntza eskoletan ezartzea. Bestalde, ondorengo gaien inguruko interesa erakutsi zuten, eztabaida zabalduz: Pasaiaren biziberritza, hondakinen kudeaketa, edota kaleetan argi gehiago jartzea segurtasuna hobetzeko. Azkenik, kultur ekintza gehiago izatea, Groseko auzoan skate pistak sortzea eta hirian zehar zuhaitz gehiago landatzea proposatu zuten.

Ildo horretan Aldundiak dituen proiektuen berri eman zien Lasak, bere aldetik. Parte-hartzaileei beren jarrera ona eskertu zien eta topaketa “oso aberasgarritzat” jo zuen, bertan entzundakoak kontuan hartuko dituztela aginduz. Zuzeneko komunikazioaren balioa goraipatu zuen, erakundearekiko gertutasun handiagoa sortzeko eta oraindik ere gaur egun dagoen “ezagutza falta handiari” aurre egiteko.

Proposamen guztiak memoria batean jasoko dira, zein proposamen onartzen diren eta zein ez argudiatuz eta arrazoiak emanez, eta parte-hartzaile guztiei bidaliko zaie. Gainera, aurrekontuetan sartu diren eskaerak eta proiektuak nola gauzatzen diren ezagutzeko, eta horien jarraipena egiteko aukera egongo da.

  

1463