Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Larrialdiko laguntzen bitartez bideratuko du Ekuadorrentzat zuzendutako laguntza

Aldundiak Larrialdiko laguntzen bitartez bideratuko du Ekuadorrentzat zuzendutako laguntza

Laguntzak eskatzeko epea bihar hasiko da

Ekuadorren izandako lurrikarak eragin duen kalteei aurre egiteko Fernando San Martin Kooperazio Zuzendariak esan du Aldundiak Larrialdietarako fondoaren bitartez bideratuko duela bere laguntza. San Martinek gogora ekarri du Kooperazioko laguntzak eskatzeko epea bihar hasten dela. Beraz, eta Ekuadorreri lagundu nahi izanez gero, ONG-ek Larrialdiko eta ekintza humanitarioko laguntza eskatu ahal izango dute.

Laguntza hauek ekintza humanitarioko proiektuak egiteko dira, baita larrialdiko beharrei erantzuteko ere hondamendi natural bat edo gatazka armatu bat gertatu bada. Laguntza horiek aurreikusi ezin diren egoerak arintzeko izango dira, eta hartzaile izango dira arazoei eraginkorki eta azkar aurre egiteko nahikoa gaitasun erakusten duten antolakuntzak. Bi motatakoak izan daitezke:

  • Larrialdiko laguntza, ondasunak eta oinarrizko zerbitzuak hornitzeko, hartara premiazko beharrei erantzuteko, bizirautea bermatzeko eta sufrimendua arintzeko.
  • Ekintza Humanitarioko proiektuak, krisiaren aurretik zegoen egoera berreskuratzeko.

Kooperazioko Zuzendariak adierazi du lagundu nahi duten gipuzkoarrek Ekuadorren lanean ari diren ONG-en bitartez eman dezaketela dirua. 

  

1456