Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Egoitzetan COVID-19an positibo emandako lau pertsona zendu dira azken orduetan

Egoitzetan COVID-19an positibo emandako lau pertsona zendu dira azken orduetan

Kasu positibo bat atzeman da eta beste zortzi pertsonak gainditu dute gaixotasuna.

2020/11/16

Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek kasu positibo bakarra atzeman dute azken orduetan Eibarko Egogain egoitzan. Beste alde batetik, Beasaingo Arangoiti, Donostiako Berminghan, Julian Rezola eta Txara II zentroetako lau egoiliar zendu dira azken orduetan; eta beste zortzi lagunek gaixotasuna gainditu dute, Arangoiti (2), Alai Etxe (3), Lamourous (1) eta Zorroagako (2) egoiliarrak.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Donostiako Alai-Etxe (8), Berra (1), Lamourous (10), Hermano Garate-San Ignacio (4), Txara II (12), Bermingham (8), Julian Rezola (17) eta Zorroaga (35), Zumarragako Argixao (5), Errenteriako Jesusen Bihotza (32), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (20), Andoaingo San Juan Bautista (13), Irungo Caser Residencial Anaka (6), Arrasateko Iturbide (1), Eskoriatzako Jose Arana (6) eta Eibarko Egogain (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 182 COVID-19 kasu positibo daude egun.

85 lagun Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 168 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 61 pertsona hil dira.

Akatsen zuzenketa

www.gipuzkoa.eus/covid19 webgunean izandako akats informatiko baten ondorioz, atzo eguneratutako datu batzuk ez ziren zuzenak. Ostiralean, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruzko informazio eguneratua emateko argitaratu zen webgunea, eta atzoko eguneratzean, nabigatzaile batzuetan (Internet Explorer, adibidez), zenbait datu ez ziren zuzenak.

Asteburuan sei kasu positibo atzeman ziren Eskoriatzako Jose Arana egoitzan, baina taulan Villa Sacramento izenez agertzen zen. Zentro hori Donostian dago kokatuta, eta COVID-19a zuen azken pertsonak azaroaren 13an gainditu zuen gaixotasuna; beraz, gaur egun ez dago kasu aktiborik bertan.

Arazoa konpondu bezain laster, webgunea erabilgarri egongo da eta eguneraketa tresna horren bidez egingo da.

  

1255