Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Egoitzetan sei COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Egoitzetan sei COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Hiru lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna.

Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek sei kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan ondorengo egoitzetan: Donostiako Bermingham (1) eta Julian Rezola (3), eta Beasaingo Arangoiti (2). Beste alde batetik, azken orduetan ere ez da heriotzarik izan, eta hiru lagunek gehiagoko gainditu dute gaixotasuna, Donostiako Lamorouseko egoiliarrak.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (15), Berra (1), Lamourous (19), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (19), Villa Sacramento (1), Bermingham (9), Julian Rezola (7) eta Zorroaga (23), Zumarragako Argixao (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (22), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (23), Andoaingo San Juan Bautista (20), eta Irungo Caser Residencial Anaka (5). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 178 COVID-19 kasu positibo daude egun.

Sei dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 102 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 119 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 50 pertsona hil dira.

Gaur, azaroak 9, Aldundiko eta DYAko taldeek mapaketa orokorrak egin dituzte, egoiliarrei eta langileei laginak hartuz, egoitza hauetan: Andoaingo San Juan Bautista, Zumaiako Otezuri, Hondarribiko Betharram, Azkoitiko San Jose, Oiartzungo Petra Lekuona, Donostiako San Ignacio, Donostiako Julian Rezola eta Irungo Gurutze Gorriko egoitzako unitate batean.

  

1255