Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka digitalizatu du, eta Koldo Mitxelena Kulturunean jarriko du, edonoren eskura

Aldundiak Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka digitalizatu du, eta Koldo Mitxelena Kulturunean jarriko du, edonoren eskura

Berriaren webgunean ere aukera bat egongo da irekian eta testu osoz kontsultatu ahal izateko

2019/03/01

Itxaso: «Gipuzkoak nabarmendu egin nahi du Euskaldunon Egunkaria-k XX urtez euskarazko informazioari egin zion itzelezko ekarpena.  Proiektu hari esker, hobeto ezagutu ahal izan genuen euskal gizartearen bilakaera, egungo errealitatera iritsi arte».

«Ekimen honi esker, liburutegiko erabiltzaileen  eta Egunkariko irakurleen eta egungo irakurleen eskura jarriko da Euskadiren historian giltzarri izan diren urteetako euskarazko prentsa, gure gizarteak izan duen bilakaeraren inguruko ezagutza aberastuz».

Denis Itsaso diputatu nagusiordeak eta Joan Mari Torreldai Egunkariako lehendakariak Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka digitalizatua aurkeztu dute gaur. Digitalizazioa Aldundiko Koldo Mitxelena Liburutegiarekin elkarlanean egin da.

Hemendik aurrera, Berriaren webgunean aukera bat egongo da, Egunkaria (1990-2003) irekian eta testu osoz kontsultatu ahal izateko. Berria arduratu da egunkariak biltzeaz (paperean eta digitalean), eta Koldo Mitxelena, berriz, argitalpenaren digitalizazio eta OCR prozesuez, enpresa baten bidez.

Elkarlan horren ondorioz, Egunkariaren testu osoa kontsultagai egongo da hemendik aurrera bai Berriaren webgunean, bai KM Liburutegiko Atzoko Prentsa Digitala atalean -89 egunkari eta aldizkari digitalizatu biltzen ditu-.  Ekimen honi esker, liburutegiko erabiltzaileen eskura jarriko da Euskadiren historian giltzarri izan diren urteetako euskarazko prentsa, gure gizarteak izan duen bilakaeraren inguruko ezagutza aberastuz.

Proiektu honen gakoa elkarlana izan da. Digitalizazio prozesuaren ibilbidean Koldo Mitxelena Liburutegiak Euskadiko beste liburutegi eta erakunde  batzuekin zenbait ekimen partekatu ditu baliabideak modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko. Oraingo honetan partaidea BERRIA egunkaria izan da. BERRIAK  Egunkaria argitalpenaren aleak Liburutegiaren esku jarri ditu eta Liburutegiak digitalizazioa eta OCRatze prozesua kudeatu ditu.

«Gipuzkoak, horrela, nabarmendu egin nahi du Euskaldunon Egunkaria-k XX urtez euskarazko informazioari egin zion itzelezko ekarpena.  Proiektu hari esker, hobeto ulertu ahal izan genuen euskal gizartearen bilakaera, egungo errealitatera iritsi arte», azpimarratu du Itxasok. 

KM eta digitalizazioa

Koldo Mitxelena Liburutegia bere bilduma digitalizatzen hasi zen 2002an. Hasieratik digitalizatze lanaren helburua izan da alde batetik dokumentazioaren kontserbazioa garatzea eta bestetik edukien erabilpena eta hedapena bermatzea.  Horrela, egileen eskubideak kontuan hartuta, Liburutegiko weborrian digitalizatutako edukiak  sarbide irekian eskaintzen dira.

Orain arte egindakoa, zifretan. Digitalizatutako dokumentuak:

Liburuak/eskuizkribuak/partiturak/mapak/kartelak…

25.783 dokumentu
Irudi kopurua: 5.708.789

Argazkiak:

6918 dokumentu.
Irudi kopurua: 105.978

Prentsa (aldizkari eta egunkariak):

112 izenburu.
Irudi kopurua: 5.281.833
Egunkari ocerreatuta: 80. Irudi kopurua: 2.000.000 inguru.

Prentsa digitalizatua Liburutegiko webguneko Atzoko Prentsa Digitala  atalean kontsulta daiteke. Atzoko Prentsak 89 aldizkako argitalpen biltzen ditu, besteak beste: Argia, Baserritarra, El Dia, Euskadi roja, Euskal Herria, Euskal Esnalea, La Hoja del lunes, Unidad, La Voz de España, La Voz de Euskadi eta abar.

Oso aldizkari eta egunkari anitzak digitalizatu dira, batez ere hizkuntza (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez), data (XIX eta XX.garren mendetakoak) eta edukien aldetik.  Badaude komiki aldizkariak (Poxpolin, Txistu); erlijiosoak (Kristau ikasbidea), informazio orokorra eskaintzen dutenak… Ideologiari dagokionez,  aniztasuna nabarmentzen da:  El Centro, El Cántabro, karlistak, baina Aurrera, liberala Bizkaitarra, Jagi Jagi, Napartarra, Amayur, nazionalistak, Crisol (anarkista), Euskadi roja (komunista), baina Valencia edo Unidad, frankistak.

2018an Atzoko Prentsak 33.115 bixita birtual izan zituen. Gaur egun OCRatze prozesua martxan dago eta laister digitalizatutako 89 argitalpenetan  testu bilaketak egin ahal izango dira.  Badaude jadanik 2.000.000 orrialde OCRatuta.

  

2186