Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekainberri munduko ondareak 15. urteurrena ospatzen du

Ekainberri munduko ondareak 15. urteurrena ospatzen du

Goizane Álvarez: "Ekainberri, euskal kulturaren munduko adierazpenak, 440.000 bisitariren bisita jaso ditu 15 urtetan"

2023/09/11
Goizane Álvarez Kultura cultura

Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatua


Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak adierazi duenez, Ekainberrik ateak ireki zituenetik 15 urte hauetan 440.000 bisitari izan ditu, eta hainbat jardueratan parte hartu dute: bisita gidatuak, arkeologia esperimentaleko tailerrak edo Lili Jauregiko bisita antzeztuak. Aurtengo udan, uztaila eta abuztua, guztira 4.300 pertsona joan dira Ekainberrira (3.850) eta Lili jauregira (450). Ia erdiak helduak dira eta ikasle-taldeek presentzia nabarmena dute. Jatorriari begira, gehienak Euskal Autonomia Erkidegotik eta Espainiatik datoz eta atzerritarren artean frantziarrak nabarmentzen dira, Erresuma Batuko eta Alemaniako bisiariekin batera.

Gainera, azpimarratu du bisitarien satisfazio maila handia izan dela. Ekainberri erromesaldi/pelegrinazio  gune bat bilakatu da eta Munduko Ondare den leku baten balioa ondo ulertzen dutenentzako derrigorrezko bisitan bilakatu da, asko atzerritarrak eta publiko espezializatua. Hemendik ateratzen den ondorioa da Ekain kobazuloa itxita egonda margoak egoera ezin hobean kontserbatuta jarraitzen dutela eta margo horiek ezagutzera horrenbeste pertsona etortzeak Ekainberri erreplika baliogarria izan dela erakusten duela. Satizfazio maila altuaren erakusle, bisita urtero-urtero errepikatzen duten ikastetxeak ditugu; Ekainberriren eskaintza didaktiko zabal eta arrakastatsuaren adibide.

Bestalde, Ekain kobaren aurkikuntzak gizartean izan du bere eragina. Bitxikeria modura, 1969ko aurkikuntza aurretik, "Ekain" izena zuen mutilik ez zegoen. Aurkikuntzaren ondorioz, Ekain izeneko haurrak sortzen dira eta kopurua nabarmen handituz joan da, izen arrunt bihurtuz. Aurkikuntzaren hamarkadan (1970-1979), 88 haur erregistratu ziren Ekain izenaz, eta kopuruak jarraitu du gaur egun arte, bereziki Ekainberri 2008an inauguratu zenetik, 2010-2019 hamarkadan 904 haur izendatu baitziren Ekain. Guztira 1952 mutilek du Ekain izena espainian INEko datuen arabera.

Ekaingo erreplika bat da Ekainberriko leize-zuloa, eta haren pinturak Gizateriaren Ondare izendatu ditu Unescok. Euskal Herriko Paleolito garaiko labar-artearen balio "aparta" duten 70 animalia-irudi ditu. Ekain kobak gizartean izan duen eragina ikerketa munduarekin ere lotu dezakegu. Historiaurrearen ikerkuntzan eman diren aurrerapen teknikoengatik eta gizarteak bide ematen dion neurrian, labar artea duten kobazulo gehiago topatu dira. Ekainberri 2008an inauguratu zenean Euskal Herrian 14 koba zeuden identifikatuta eta bitarte honetan 17 gehiago ezagutzen ditugu, 31 guztira. Horietatik asko, Ekain inguruan.

Álvarezen ustez, Ekain euskal kulturaren munduko adierazpen kulturala da, Ekainberriren bitartez Gipuzkoan bisita daitekeen bakarra, eta "altxor bat da eta merezi du bisitatzea". Esan duenez, ondare "hain garrantzitsu" baten aurrean, gipuzkoarrok Ekain eta Ekainberri zaintzeko eta babesteko ardura dugu, tresna "paregabea" delako, eta, gainera, eragin ekonomikoa izaten ari da lurraldean, baita Zestoan eta inguruko udalerrietan ere.

Era berean, adierazi du jendeak nondik datorren eta zergatik gauden hemen jakin nahi duela eta, esan gabe doa Ekainberrik Ekaingo margoak eta muralak ikusteaz gain, duela 14.000 urteko pertsonek nola margotzen zuten, sua nola egiten zuten, nola margotzen zuten eta nola ehizatzen zuten ere jakin nahi dezakegula. Are gehiago, bisitariek tailerrean ikusi eta ikasitakoa praktikara eraman dezakete eremu desberdinetan: margoak dituen gunea, beren labar-artea sortzeko; sua egiteko txoko bat, historiaurreko teknikekin; eta ehizarako dituzten trebetasunak probatzeko azagaiekin eta propultsatzaileekin egindako ehiza-ibilbide bat. Jarduera hau urte osoan eskaintzen da, asteartetik igandera. Txarteldegian (Portale kalea 1, Zestoa – Tel: 943868811) edo Interneten bidez www.ekainberri.eus

Gainera, Lili Jauregian "Liliren ohorea" antzezlana ikus daiteke, Lili Jauregiko benetako agertokian, pertsonaia historikoekin, hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin. Bakarrizketa batean, Jauregian bizi izan zen azken pertsonak, Andre Madalenek, 1678ra eramaten du bisitaria, eta bidean etxeko gela eta aretoetan murgiltzen dira. Antzezlan bakarrik emen ikus daiteke, saio bakoitzeko gehienez 20 ikuslekoekin.

Uda honetan 450 bisitarik ezagutu ahal izan dute zer gertatu zitzaion Andre Madaleni eta nola egin zion aurre. Larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan izan dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Udazken osoan antzerkiaz gozatzeko aukera eskaintzen da, larunbatetan eta igandeetan. Irailean saioak urriaren 16, 17, 23, 24, 30 eta 1ean izango dira, euskaraz edo gaztelaniaz. Iraileko larunbatetan (irailak 16, 23 eta 30) 16: 30ean gaztelaniaz eta 17: 30ean euskaraz. Iraileko igandeetan (irailaren 17an, 24an eta urriaren 1ean) 11: 30ean gaztelaniaz eta 12: 30ean euskaraz. Txarteldegian (Portale kalea 1, Zestoa – Tel: 943868811) edo Interneten bidez www.ekainberri.eus/lili-jauregia /

  

1366