Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekohondartzak 2017: Hiru egun lurralde ezberdinetan egiten diren politikak azaldu eta ezagutzeko

Ekohondartzak 2017: Hiru egun lurralde ezberdinetan egiten diren politikak azaldu eta ezagutzeko

Asensio: “Gure erantzukizuna eta eginbeharra da kostako udalerriei klima aldaketaren aurkako borroka eraginkor baterako tresna eta bitartekoak ematea”

2017/11/08

José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, Miguel Ángel Díez, Donostiako Udalako Ingurumeneko Zinegotziarekin eta Rafael Apraiz, Ategrus-eko Lehendakariordearekin batera hasiera eman dio Hondartzen Nazioarteko XIX. Kongresu eta Erakusketari. Ekohondartzak 2017 azaroaren 8, 9 eta 10ean gauzatuko da Donostiako Kursaalean. Ategrus-ek (Hondakinen Kudeaketarako, Hiri-garbiketarako eta Ingurumenerako Elkarte Teknikoak) eta ISWAk (Hiri-hondakinen Nazioarteko Elkarteak) antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren eta Donostiako Udalaren lankidetzarekin.

Elkarren artean nazio eta nazioarte mailan egiten ari diren proiektuak eta ideiak bateratzeko lekua izatea espero du Ingurumeneko Diputatuak: “Ingurumen-bikaintasun iraunkorraren eta klima aldaketaren eraginetara egokitutakoaren ikuspegitik kudeaketa integral baterantz aurrera egiteko”. Gogorarazi du Gipuzkoak, eta zehatzago gure kostaldeko udalerriek (Hondarribia, Donostia, Orio Zarautz, Getariak, Zumaia, Deba eta Mutriku), modu adierazgarrian daudela klima aldaketaren fenomenoaren eraginpean. “Gure erantzukizuna eta eginbeharra da kostako udalerriei klima aldaketaren aurkako borroka eraginkor baterako tresna eta bitartekoak ematea. Horrexegatik hain zuzen, oso garrantzitsua da koordinazio on bat, eta lehentasunezkotzat jotzen dugu hondartzen kudeaketa integraleko politika bat garatzea, barnean hartuko duena uraren, harearen eta zerbitzuen kudeaketa egokia”.

Ekohondartzak 2017 kongresuaren helburua da hondartzekin zerikusia duten gaiei buruzko ikuspegi tekniko orokorra eskaintzea. Kongresuarekin paraleloan, erakusketa bate gongo da, non sektoreko enpresa nagusiek hondartzen inguruko beraien produktu eta egiteak erakutsiko dituzten: Casli, Vivers Aloma, Kaldevi, Prefabricados López, Maderas Menur, Novaf, Qstar, Svat, Primur, Recolte, Ingeniería Flozaga Guterh, Green Solutions, Beach Trollers, Azerto Inox eta Baliser. Hau guztia osatzeko makineriaren erakusketa praktikoak egingo dira.

Ostegunean 09:30tan, Beatriz Marticorenak, Ingurumeneko Departamentuko Zerbitzuburuak, Life LEMA proiektuari buruzko aurkezpena egingo du. Halaber, ostiralean 14:00tan, Ingurumeneko Diputatuak Ekohondartzak 2017 banderak banatuko ditu.

Gipuzkoako hondartzen kudeaketa integralerako plangintza

Félix Asensiok, Aldundiko Ingurumeneko Zuzendari Nagusiak, “Gipuzkoako hondartzen kudeaketa integralerako plangintza”-ri buruzko mintzaldia eman du. Hondartzen Plangintza Integralerako, Ingurumeneko Departamentuak ia bi milioiko aurrekontu-saila barneratu du 2018ko aurrekontuetan eta lehendabizikoz barneratuko du hondartzen irisgarritasuna hobetzeko aurrekontu-saila. Ingurumeneko Departamentua Gipuzkoako kostako Udalekin batera, modu aktiboan ari da lanean eratu berri den Hondartzen Lurraldeko Mahaian. Azken helburua da gure hondartzen eta klima aldaketaren inpaktuei egokitutako kostalde baten bikaintasunean Aurrera egitea.

Azken batean, kudeaketa eredu bat antolatzeko oinarriak ezarriko dituen dokumentu bat da, alderi hauek barnean hartuko dituena:

  • Uraren, harearen eta zerbitzuen kudeaketa egokia,

  • Horietan garatzen diren erabilerek sortutako inpaktuak prebenitu eta zuzenduko dituena,

  • Espazio horiek detektatu, prebenitu eta klima aldaketara egokituko dituena eta,

  • Ondoriozko ekintzari aurre egiteko behar diren erakunde arteko lankidetzako eta bideragarritasun ekonomikoko mekanismoak proposatuko dituena.

  

1222