Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Elkarlana Olaizaga udal polikirolegiko igerilekua handitzeko eta berritzeko

Elkarlana Olaizaga udal polikirolegiko igerilekua handitzeko eta berritzeko

Igerilekua handitu, beste berri bat egin eta eta aldagelak eta komunak berritu eta egokituko dira.

Aldundiak 463.760 euro jarriko ditu. Igerilekuan ontzi berri bat eraikiko da; aldagelak eta komunak berritu eta egokituko dira; eta zabalkundean beste igerileku bat eraikiko da.

Itxaso: “Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

Ana Beitia, Elgoibarko alkateak eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko Diputatuak hitzarmen bat sinatu dute Olaizaga udal polikirolegiko igerilekua handitzeko eta berritzeko.  Proiektuaren kostea 3.895.175 eurokoa da eta Aldundiak 463.760 euro jarriko ditu.

Olaizaga kiroldegia 1988an eraiki zen. Olaizaga kiroldegiko igerileku estaliak, eraberritu beharrean daude, baita, aldagelek eta dependentzia lagungarriak, handitu beharrean ere, araudia beteko bada, hau da, arlo teknikoari, irisgarritasunari, generoari eta abarri buruzko araudia; hartara, kirola era guztietako erabiltzaileengana irits dadin. Kasu honetan, erabiltzaile ohikoenak kirolariak dira, oro har, eta ikasleak.

Lanak igerileku estalien aldean bakarrik egingo dira, zaharkituta gelditu baitira, tamainari, eskariari eta irisgarritasunari dagokienez, estali gabeko igerilekuak itxita egoten diren hilabeteetan, batez ere. Azalera handitu beharra dute igerileku estaliek, horiek erabiltzeko dagoen eskaerari erantzutearren; beraz, ontzi berri bat eraikiz handituko dira, egoera onean dauden ontziak mantenduta eta berrerabilita. 

Aldagelak, nahiz eta sexuen arabera bereizita egon, txiki samarrak dira, irregularrak, eta ez dute irispide edo pasabide egokirik mugikortasun urriko pertsonentzat, ez eta horretarako egokitutako komunik ere. Aldageletako lanen helburua da haiek tamainaren eta beharren arabera egokitzea, eta eduki ditzaten irispide egoki bat eta irisgarriago bihurtzeko behar diren elementuak.

Zabalgunean ere, balio anitzeko ontzi laukizuzen bat eraikiko da, helduentzako aisialdiko igerileku balioaniztuna izateko asmoarekin, luzeraz 25 x 16,50 metrokoa, sakoneraz 1,40 metrotik 1,60 metrorainokoa, 2na metroko 8 kalerekin, eta inguruan hondartzak dituena, zabaleraz 2,00 metrokoak edo handiagoak. Igerilekua lehiaketak egiteko egokia izango da, dagozkion bere tranpolinekin. Igerilekua handitzeak berekin dakar orain dauden aldagelak berritzea, eta beste bi berri eraikitzea, orain daudenen jarraian, eta igerileku berriaren ondoan. Aldagela berrien ondoan, komun berriak egongo dira, egokituak horiek ere, eta botika-gela berri bat. Lehen solairuan, areto bat sortuko da, gimnasiorako, beiraztatua, igerileku berriak hartzen duen espazioaren gainean.

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

Itxasok nabarmendu duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok. 

Bai Elgoibarko Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

  

1412