Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Elkarren segidako 32 egun dira egoitzetan heriotzarik izan ez dela

Elkarren segidako 32 egun dira egoitzetan heriotzarik izan ez dela

Azken orduetan ere ez da positibo berririk atzeman eta lau dira birusarekin jarraitzen duten pertsonak.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren eguneroko balantzean adierazi duenez, azken 24 orduetan ere ez da kasu positiborik, heriotzarik edo altarik izan lurraldeko 65 zentrotan eta 5.425 plazatan. Beraz, dagoeneko elkarren segidako 32 egun dira, COVID-19rekin heriotzarik izan ez dela.

Gaur arte, 392 adinekok gainditu dute gaixotasuna (%69,6), 167 zendu dira (%29,7) eta lau dira diagnostiko positiboarekin jarraitzen dutenak (%0,7); guztiak egoitza berean bizi dira. Horietako batek ospitale-arreta behar du, eta beste hirurak Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan daude, zeina Gipuzkoako COVID-19aren arretarako erreferentziazko zentro gisa gaitu den.

Osasun-krisia hasi zenetik, 16 zentrok izan dituzte COVID-19 kasu positiboak, eta gaur arte, 15ek utzi dute atzean birusa: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1400