Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Energia Jardunaldiek Gipuzkoan trantsizio energetikoari nola ekin aztertuko dute

Energia Jardunaldiek Gipuzkoan trantsizio energetikoari nola ekin aztertuko dute

José Ignacio Asensio: “Bidezko trantsizio energetikoa eta jasangarria gakoa da Klima Aldaketari aurre egiteko”. “Gipuzkoak aurrerapauso kualitatibo handia eman dezake energia berriztagarriak, autokontsumoa eta eraginkortasun energetikoa zein aurrezte energetikoa bultzatuz”.

Energia Jasangarriaren Europako Astearen baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak ENERGIA Jardunaldien zortzigarren edizio antolatu du, ekainaren 20an eta 21ean Koldo Mitxelenan eta lehen mailako hizlariek parte hartuko dute. Asteazken arratsaldean, Jorge Morales de Labrak hitz egingo du, Fundación Renovables-eko lehendakariordea eta Plataforma por un Nuevo Modelo Energético izeneko plataformako kidea. Hitzaldi eta mahai-inguru irekia egingo da bertan. Ostegun goizean berriz, beste hainbat adituk parte hartuko dute: María Campuzano (Kataluniako Mugarik Gabeko Ingeniaritza), Silvia Pérez Beiro (Cadizeko Trantsizio Energetikoko Mahaiaren kidea”), Leire Gorroño (Alborg University), Ricardo Alonso Segade (Tecnalia) eta Iñaki Gaztelu (Barrizar energia zerbitzuen kooperatiba).

Aurtengo gaia izango da gure lurraldean trantsizio energetiko bidezko bati heltzeko beharrari ekitea, non ez den beharrezkoa izango erregai fosilak erretzea planetan bizi garen komunitate guztien zein gure beharren araberako bizi-maila egokia izaten jarraitu ahal izateko. José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak azaldu du energiaren beste alderdi batzuk aztertzea “ezinbestekoa” dela; izan ere, gizarte-desberdintasunak sortzen dituzten alderdi guztiak bezala, “energiari lotutakoek ere eragin gehiago dute kolektibo batzuen gain”. “Trantsizio energetiko jasangarri eta bidezko bat da gure ekonomia deskarbonizatzeko giltza, eta energia-eraginkortasun eta aurrezkia bultzatu beharko dira”, adierazi du foru arduradunak.

Jardunaldian zehar aztertuko dira petroliotik askatzeko alternatibak; generoaren desberdintasunari eta pobrezia energetikoari nola aurre egin; kultura energetikoaren aldaketa, trantsizio demokratiko baterako oinarri gisa; Danimarkaren erabateko trantsizioa %110 berriztagarrieta eta energia komunitariora; autokontsumo-fotovoltaikoaren egungo egoera; eta Ispaster udalerriaren eredua energia berriztagarrietan.

 

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak, hasiera ekitaldian ohartarazi du: “Klima aldaketak eragindako kalteei aurre egiteko denbora agortzen ari zaigu”. Horretarako, egungo energia sisteman aldaketa garrantzitsuak egin behar direla defendatu du. “Bada garaia Gipuzkoan trantsizio energetiko handinahi, solidario, adimendun eta, gizarteari dagokionez, bidezko bati ekiteko. Badira egiteko eta aukerak eta teknologiak, praktikan jartzea borondate politiko kontua da”.

 

Ingurumeneko Diputatuaren esanetan, karbono gutxiko ekonomiarekiko trantsizio energetikoa martxan da eta “Gipuzkoan bide horri ekiteko eta gure lurraldean gauzatzeko oinarriak ezartzeko garaia da, hori gauzatu ahal izateko ehun produktiboa, zentro teknologikoak, eta enpresa berritzaileak eta industriaren ezagutza eta jardunbide ona ere baditugu eta”.

 

Lurraren tenperaturaren igoerak poloen urtzaldia eragin du, Itsaso mailaren handitzea, lehorteen areagotzea eta eurialdi motzagoak baina biziagoak eraginez; ondorioz, giza hondamendi eta migrazio gehiago eta inpaktu ekonomiko handia gertatu dira.

 

Asensiok bere parte-hartzea amaitu du nabarmenduz “gai honetan esku hartzen dugun eragile guztiek aldaketa ahalbidetzeko unea da”.

  

1363