Enrique Ramos Gipuzkoako Foru Aldundian hasi da Obra Hidraulikoetako zuzendari gisa
Enrique Ramos Gipuzkoako Foru Aldundian hasi da Obra Hidraulikoetako zuzendari gisa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak atzo izendatu zuen.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak atzo izendatu zuen, José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak proposatuta, Enrique Ramos Obra Hidraulikoetako zuzendari berria, Félix Asensioren ordez.
Ramos Foru Aldundian sartu da gaur Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko zuzendaritza taldean. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuarekin eta Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariarekin batera egindako lehen lan-bileran, foru diputatuak azpimarratu duenez, “Ramos taldean sartzeak errefortzu bat dakarkio taldeari, ibilbide politiko nabarmena eta kudeaketan esperientzia zabala duen pertsona bat baita, erantzukizun goreneko hainbat arlotan”.
Enrique Ramos Obra Hidraulikoetako egungo zuzendaria, Donostiako Udaleko zinegotzia izan da 1999az geroztik. Bertan, Herritarren Partaidetzako ordezkaritzak izan ditu lehen legegintzaldian (1999-2003); Merkataritza, Ekonomia eta Enplegua, Herritarren Segurtasuna eta Turismoa 2011 arte; Hirigintza eta Proiektu eta Obrak, 2011tik 2015era, eta Ingurumen eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzigoa gaur egunerarte. Zuzenbidean lizentziaduna da EHUn, eta praktika juridikoko graduondokoa du. Abokatu kolegiatua da 1994az geroztik.
1984