Atzealdea

Errenta kanpaina 85 teknikarirekin indartuko da

Foto Errenta kanpaina 85 teknikarirekin indartuko da

Errenta kanpaina 85 teknikarirekin indartuko da

352 lagunek parte hartu dute lan poltsarako Ficoban gaur eginiko azterketetan

Ogasuneko erdi mailako teknikarientzako antolatutako lan poltsaren azterketak egin dira gaur Irunen, Ficoba gunean. Poltsak aldi baterako izaera edukiko du, eta aukeratutako pertsonek 2016ko Errenta kanpainaren programaren garapenean parte hartuko dute, eginbehar teknikoetan, herritarren arretan, edo zalantzak argitzen, besteak beste. 352 lagunek parte hartu dute gaurko probetan, izena emanda zeuden 662tatik Honek “gorakada nabarmena” suposatzen du 2015eko lan poltsaren partaidetza kopuruarekiko; 168 pertsonek parte hartu zuten orduan probetan, 562 instantzietatik.

Neurri honekin, aurre egin zaio Ogasun eta Finantza departamentuan, zerga aitorpenen tramitazioa dela-eta, sortzen den personal beharrari, modu horretan zerbitzu eta herritarren arreta “arin, eraginkor eta kalitatezkoak” bermatuz, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak azpimarratutakoaren arabera.

 Hala, aurreikusita dago 85 pertsona inguruk Ogasun saila indartzea, apiriletik uztailera, kanpainaren garapena erraztu eta arintzeko. Foru gobernua, Aldundiaren giza baliabideak sendotze aldera, ezartzen ari den etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan kokatzen da neurria.

Proba gainditzeaz gain, aurreko kanpainetako eskarmentua aintzat hartuko da deialdi honetan. Berritasun nagusi gisa, aldaketak sartu dira oinarrietan, pertsona gazteak administraziora erakartzeko asmoarekin. Izan ere, Lasak azaldu duenez, “uste dugu lehen aukera profesional oso egokia dela ikasketak bukatu berri dituzten gazteentzat, baita Aldundiarekin lehen kontaktu gisa ere, aurrerantzean egingo ditugun enplegu publikoko eskaintzei begira eskarmentua pilatu ahal izateko, besteak beste. Erakundeak gauzatu behar duen belaunaldi aldaketa aurrera eramateko, aukera guztiak aprobetxatu nahi ditugu”.