Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Etorkizuneko proiektuak partekatu ditu Foru Aldundiak Ordiziko batxilergoko ikasleekin

Etorkizuneko proiektuak partekatu ditu Foru Aldundiak Ordiziko batxilergoko ikasleekin

Gazteen Gipuzkoa ekimenaren bitartez, Etorkizuna Eraikiz-i lotutako ideiak eta ekarpenak jasotzen ari da lurralde osoko zentroetan

2018/04/17
Foto Etorkizuneko proiektuak...

Gazteen Gipuzkoa ekimena jarri du martxan Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz dinamikaren testuinguruan egiten ari den lana lurralde osoko batxilergoko ikasleekin partekatzeko, eta etorkizuneko erronkei lotuta dituzten ideiak, iradokizunak eta kezkak entzuteko. Horretarako, lan saioak egiten ari da hainbat ikastetxe eta institututako ikasleekin. Atzo, astelehena, izan zen hirugarrena, Ordizin. Jakintza Ikastola (Ordizia), Beasaingo BHI, Herrikide eta Orixe BHI (Tolosa), San Benito Ikastola (Lazkao), UGLE Eskola (Zumarraga) eta Urretxu-Zumarraga Ikastola (Urretxu) zentroetako 200 ikasle eta irakasle inguruk parte hartu zuten.

Lehen zatian, Imanol Lasak, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak, Foru Aldundia lurraldeko hainbat eragileekin elkarlanean garatzen ari den apustu estrategikoen berri eman zien ikasleei, adinekoen arreta, elektromugikortasuna, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna, enpresetako langileen partaidetza, edo zibersegurtasuna bezalako esparruetan. Bigarren zatian, berriz, gazteek proposamenak landu zituzten oinarri horren gainean, eta etorkizunari lotutako beste kezka eta balizko proiektuak agertu zituzten, Aldundiak Etorkizuna Eraikiz dinamika aberasteko kontuan hartuko dituena.

“Etorkizuna Eraikiz ez da gobernu baten proiektua, lurralde oso batena baizik. Elkarlana eta esperimentazioa ditu oinarri, erakundeok ezin baitugu Gipuzkoak izango dituen erronkei bakarrik aurre egin. Hori dela eta, gure asmoa lurraldeko eragile sozial eta ekonomikoengana, eta adin guztietako pertsonengana iristea da, izan haurrak, nerabeak, helduak edo adinekoak, haien ideiak txertatzeko. Bai dagoeneko martxan diren proiektuen inguruan, eta baita berriak martxan jartzeko ere”, azaldu du Imanol Lasak. Kasu honetan, Gazteen Gipuzkoa ekimenarekin, batxilergoko ikasleak inplikatu nahi du foru erakundeak, “asko dutelako esateko, eta haietako askok erakundeekiko sentitzen duten urruntasunari eta konfiantza faltari buelta emateko”.
  

131