Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Europak Gipuzkoan jarri du begirada: Zaintza HerriLab protagonista, Europako gizarte zerbitzuen konferentzia nagusian

Europak Gipuzkoan jarri du begirada: Zaintza HerriLab protagonista, Europako gizarte zerbitzuen konferentzia nagusian

Zaintzen Tokiko Ekosistema estrategiak 18 udalerri aktibo eta 7.900 onuradun baino gehiago ditu gaur egun Gipuzkoan.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza HerriLab estrategia protagonista izan da aste hone-tan Aarhusen (Danimarka) izaten ari den European Social Services Conference (ESSC) eki-menean. Europa osoko 700 arduradun publiko eta profesional inguru ekartu dira European Social Networkek (ESN) antolatutako konferentzia honetan, ongizate-politiken Europako erreferentziazko foroa dena.

Aurkezpenean, Zainekta eta Gizarte Politiketako foru diputatua den Maite Peñak azpima-rratu du: "Zaintza HerriLab estrategia Gipuzkoan gertatzen ari den paradigma aldaketa ba-ten adierazpen praktikoa da: zerbitzuetan oinarritutako zaintza eredu batetik pertsona eta komunitateetan oinarritutako eredu batera igarotzea. Eta hau ez da ideia abstraktu bat, errealitate bat da, milaka pertsonaren bizitzan eragina izaten ari dena. Izan ere, herritarrei galdetzen diegunean, erantzuna argia da: gehienek etxean zahartu nahi dute, bere ingu-ruan, laguntza egokiekin. Eta hori da, hain zuzen ere, estrategia honekin posible egiten ari garena".

Zaintza HerriLabek interes handia piztu du nazioartean, ikuspegi integrala, kolaboratiboa eta eraldatzailea duelako. Eredu asistentzialistetatik urrun, Gipuzkoa zaintza-ekosistema gi-zatiarrago, hurbilago eta bidezkoago bat eratzen ari da, non zaintza eskubide gisa aitor-tzeaz gain, kohesio sozialaren eta eraldaketa komunitarioaren eragile gisa onartzen den.

Eraldaketa, martxan

Pasaian proiektu pilotu gisa hasi zena 18 udalerritan hedatutako estrategia da gaur egun: Aretxabaleta, Deba, Donostia, Elgoibar, Hernani, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zestoa, Zumarraga, Arrasate, Azpeitia, Errenteria, Legorreta eta Lizartza. 2025ean zehar beste sei batuko dira, eta horien artean lehenengo eskualdea dago: Debagoiena.

Eraldaketa honen inpaktua agerikoa da: 7.900 erabiltzaile baino gehiago, 167 familia, 128 zaintzaile eta 267 lurralde-agente daude parte aktiboan lurraldean. Horietan guztietan hel-buru komun batekin lan egiten da: adinekoei etxean ahalik eta denbora gehien bizitzeko aukera ematea, laguntza, autonomia eta bizi-kalitatearekin.

Komunitatea, zaintzaren erdigunean

Prozesu honetan funtsezko ikaskuntzetako bat da komunitatearen zereginaren garrantzia. Zaintzea ez da soilik zerbitzu bat eskaintzea, baizik eta loturak ehuntzea, konfiantza sortzea eta inguruan babesa eraikitzea. Horregatik, Zaintza HerriLabek arreta berezia jartzen du erantzunkidetasunean eta eraikuntza kolektiboan, Udalak, unibertsitateak, osasun-zen-troak, gizarte-erakundeak, saltokiak, elkarteak, kirol-klubak eta bizilagunak tartean direla, besteak beste.

Lehen emaitzak, atarikoak izan arren, estatregiaren eragina agerian uzten dute. EHUrekin batera egindako ebaluazioen arabera:

• Parte-hartzaileen % 75ek autonomia hobetu du.

• % 88ren ustez, jasotako arreta ona edo oso ona da.

• Profesionalen % 77k uste du ekosistemak hobetu egiten duela arreta eta areagotu egiten duela beraien motibazioa.

Gainera, inplikatutako eragileen %100ek adierazi du lotura sozialak indartzen dituela eta bakardadearen prebentzioan laguntzen duela.

Zaintza HerriLabek tokiko, estatuko eta nazioarteko errekonozimenduak jaso ditu azken hi-labeteetan, eta naizioarteko proiekzioa ari da izaten, Europako hainbat herrialdeen inte-resa piztuz.

Praktika onak, Europan

Era berean, Aarhusera bidaiatu duen ordezkaritzak Europako hainbat lurraldetan zaintza-ren arloan egiten ari diren esperientziak eta estrategiak ezagutzeko, entzuteko eta parte-katzeko aukera izan du, jardunbide egokiak identifikatzeko, aliantzak sendotzeko eta gi-zarte-berrikuntza bultzatzeko aukera ematen duen truke aberasgarri batean.

  

4595