Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Trantsizio energetikorako Europaren bide-orriari buruzko mintegia

Trantsizio energetikorako Europaren bide-orriari buruzko mintegia

Etorkizuna Eraikiz ekimenaren testuinguruan, Europaren bide-orria trantsizio energetikorako buruz online mintegi zikloa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena departamentuak nazioarteko hainbat adituren parte hartzearekin.

Lau saioz osaturiko zikloa izango da eta bertan gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ari gara, hala nola, enpleguaren eraldaketak Europan ekarriko dituen egiturazko aldaketak, munduaren ongizate maila eta gizarte-bazterkeria, gobernantza konplexua eta trantsizio energetikoa.

Gaurko saioan, CHRISTIANE EGGER austriarrak izan da  gure artean. Aditua da energia eraginkortasunean eraikinetan, eguzki-berokuntzan eta biomasan, eta energiaren ekoizpena eta erabilera jasangarria zabaltzen eta sustatzen. Gaur egun, FEDARENE Energiarako eta Ingurumenerako Agentzien eta Eskualdeen Europako Federazioko lehendakariordea da. Energia- eta ingurumen-politikak gauzatzen eta koordinatzen dituen eskualdeko eta tokiko erakundeen lehen sarea da FEDARENE.


Horretaz gain, OÖ Energiesparverband Goi Austriako energia-agentziako zuzendariordea eta Ökoenergie-Clusterreko zuzendaria da Egger, energia berriztagarrietan eta energia-eraginkortasunean diharduten 160 enpresa baino gehiago dituen sarearena, hain zuzen ere.

 

Jose Ignacio Asensio Ingurumena diputatuak esan duenez: " Gure lurraldearen suspertze ekonomikoa berdez egin behar  dugu,  gizarteak ingurumenaren arloan dituen bi erronka handiei aurre egiteko: klima-aldaketa eta erregai fosilen agortzea. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldunditik 2050 Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategiako izapideak egiten hasi da. Estrategia honek, lurralde-eredu energetiko bidezkoa bultzatu nahi du, energia-eskariaren kudeaketa eraginkorrean eta energia berriztagarrien sustapenean oinarritua, eta batez ere, Europako aginduekin lerrokatua. Eredu honek adierazten du garrantzitsua dela kontsumitzailea energia-sistemaren erdian kokatzea, autokontsumoa bultzatuz . Europak erabiltzen dituen kontzeptuak erabiliz, energiaren demokratizazioa lortzeko"

  

1897